UDALBATZA - OSOKO BILKURA (2022/02/24)
Gaur, otsailak 24, Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura Youtubeko Mutrikuko Udalaren kanalean ikusgai egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Udalbatzaren Osoko Bilkura ikusi ahal izateko:
GAI ZERRENDA:
1.- Ondorengo akten onespena:
• 2022-01-27ko Udalbatzaren ohiko osoko bilkurako akta.
2.- Udaleko erabaki eta kudeaketaren berri ematea:
• 2022ko urtarrileko alkate, hirigintza eta ongizate alorretako ebazpenak.
• Berankortasun txostena. 2021-4 hiruhilekoa.
• Udal jardueraren kudeaketako beste zenbait egintza.
3.- Zinegotzi berri baten kargu hartzea.
4.- Zinegotzi baten dedikazioa.
5.- Batzorde informatzaileen sorrera eta osaketa.
6.- Udal langileen ordainsarien igoera. Estatuko Aurrekontu Orokorraren abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 18. artikuluaren aplikazioa.
7.- Mutrikuko Hirigintzako Arau Ordezkoetako AR-3 “Turruntegi” eremuaren xehetasun azterketaren aldaketa puntuala.
8.- “Adinekoek eta pentsiodunek banka zerbitzuetara jotzeko dituzten arazo larrien aurrean” adierazpena, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkezturikoa.
9.- “Martxoaren 8a, Nazio Feminista lortu arte” adierazpena, EH Bildu alderdiak aurkeztua.
10.- Erregu-galderak.