UDALBATZA - OSOKO BILKURA (2023/03/30)
Gaur, matxoak 30, Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura Youtubeko Mutrikuko Udalaren kanalean zuzenean ikusgai egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Udalbatzaren Osoko Bilkura ikusi ahal izateko:
https://www.youtube.com/live/4DTISporzTw
GAI ZERRENDA:
1. Ondorengo akten onespena:
· 2023-02-23ko Udalbatzaren ohiko osoko bilkurako akta.
2. Udaleko erabaki eta kudeaketaren berri ematea:
· 2023ko otsaileko alkate, hirigintza eta ongizate alorretako ebazpenak.
· Berankortasun txostenak 4/2022.
· Udal jardueraren kudeaketako beste zenbait egintza.
3. Informazioa elkartrukatzeko, Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Mutrikuko Udalaren arteko esparru hitzarmenari atxikitzea.
4. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantzaren onarpena.
5. “Metec-Motric” eremuari dagokion Hirigintzako Arau Ordezkoetan aldaketa puntual bat gauzatzeko Hirigintza Hitzarmenaren behin betiko onarpenaren aurrean tarteraturiko berraztertze helegiteak.
6. Mutrikuko oinezkoen guneetarako sarrera mugatua arautzeko ordenantzaren onarpena.
7. Erregu-galderak.