UDALBATZAREN OSOKO BILKURA ZUZENEAN YOUTUBE BIDEZ
Hemendik aurrera Mutrikuko Udalak egingo dituen osoko bilkurak zuzenean ikusi ahal izango dituzte herritarrek, internetera konexioa duen edozein gailuren bidez, streaming teknologiari esker. Ostegunean, urtarrilaren 28an, hasiko da Udala osoko bilkuren zuzeneko emisioekin estreinakoz, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Osoko Bilkura zuzenean jarraitu ahal izateko, Mutrikuko Udalaren Youtube Kanalean sartu beharko da (https://www.youtube.com/channel/UCfk5OD0OYJVWQ4PBFWF6fSw). Emanaldia zuzenean igortzeaz gain grabatuta ere geratuko da herritarrek edozein momentutan ikusi ahal izateko.
2020. urtean konfinamendu garaian hasi zuen Mutrikuko Udalak zuzenekoak eskaintzeari eta urtean 45 zuzeneko eskaini zituen, aipatutako konfinamenduko hainbat zuzeneko, Ingurumenaren inguruan egindako jardunaldiak, Herri Botia, Kirol Gala eta beste zenbait emisio.