UDALTZAINEN LAN-POLTSA
Probak egin ahal izateko, beste batzuen artean, honako betebeharrak izan beharko ditu izena ematen dutenek:
- 18 urte beteta izatea.
- Eskola graduatua edota lanbide-heziketako lehen maila.
- B motako gida-baimena.
- Bigarren Hizkuntza Eskakizuneko euskara-maila.
- Postuaren zereginal burutzea eragotziko dion gaixotasunik edo elbarritasun fisikorik ez izatea.
Hautaketa prozesuan oparte hartu nahi dutenek maiatzaren 29a baino lehen izena eman beharko dute udaletxeko harrera-zerbitzuan.
Izena emateko orriarekin batera, hautagaiek nortasun agiriaren kopia, ikasketa agiriaren kopia, eta euskara-maila egiaztatzen duen agiriaren kopia.
Oposizioan hiru proba egingo dira:
- Gaitasun fisikoa neurtzekoa (baztertzailea).
- Euskararen ezagutza-maila neurtzekoa (aurrez egiaztatuak salbu).
- Azterketa teorikoa.
Deialdiaren berri zehazta nahi duenak hemen begiratu.