UE B1 Azkiaga eremuko urbanizazio proiektuaren hasierako onarpena
2023/05/23
Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi
Alkateak 2023ko maiatzaren 10ean emandako Ebazpenez hasierako onarpena eman zaio Mutrikuko “UE B1 AZKIAGA” esparruko Hirigintza Proiektuari.
Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 196 artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean. Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko Iragarki taulan eta “El Diario Vasco” egunkarian argitaratuko da, eta epea azken iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuko da.
Epe horretan agiria aztertzeko aukera izango da, eta bidezko ikusten diren alegazioak egin ahal izango dira.
Mutrikun, 2023ko maiatzaren 10ean.
Alkatea., Joseba Palenzuela Arrieta