UKRAINAR HERRIARENTZAKO LAGUNTZA
Mutrikun lau ekimen sortu dira Ukrainako egoeraren aurrean ukrainar herriari premiazko laguntza emateko materiala biltzeko: Ukraina-Euskadi elkartea, Samiela ikastetxea, Angelman elkartea eta Caritas-Mutriku elkartea. Lau elkarteetako ordezkariak eta Udal korporazioko ordezkariak herrian egingo diren bilketak koordinatzeko helburuarekin batu dira.
Lehenengo bilketa aldia martxoaren 18ra arte izango da, honako bilketa guneetan:
-
Samiela ikastetxea. Ordutegia: 07:30-19:00.
-
Eliz atzeko lokala (Parkiñaren ondoan). Ordutegia: 09:30-11:30. 18:00-20:00.
Bildu behar diren materiala (kristalezko potoak eta botilak ez):
- Arropa: Arropa arruntik ez da behar, eta ez eman.
- Hotzari aurre egiteko: Zapatak, barruko arropa termikoa, lo-zakuak, toailak, izarak, mantak.
- Higiene produktuak: Toallitak, pixoihalak (neurri guztietakoak), konpresak, hortzetako zepiloak eta pasta.
- Elikadura: Prestatutako janaria (latetan, kristalezko ontzietan ez), kontserbak, esne-hautsa, zereal-hautsa, zopak, arroza, pasta, kafea, txokolatea, kakaoa, gailetak, barritak eta fruitu lehorrak. Umeentzako janari berezia (esne-hautsa, gailetak, potitoak, fruitak...).
- Sanitarioak: Gasak, bendak, betadine, botikak, eskularruak eta musukoak.
- Bestelakoak: Haurrentzako jolasak, eskolako materiala, kandelak, metxeroak, pospoloak, linternak, pilak, erabilera bakarreko platerak eta mahai-tresnak, kanpin-dendak eta berogailuak, berotzeko aparatuak, sorgailuak, prismatikoak, eskuzko irrati eramangarriak.
Horrekin batera, Asociación socio-cultural y de cooperación al desarrollo Ucrania-Euskadi elkarteak kontua ireki du bere ekarpena dirutan egin nahi dutenentzat:
Kutxabank: ES16 2095 5001 0091 1443 7029
Bestalde, etorkizun laburrean herrira heldu daitezkeen ukrainar errefuxiatuak hartzeko etxebizitzarik beharko balitz, norbaitek etxebizitzaren bat eskuragarri jartzeko borondatea izango balu, bilketa guneetan bere kontaktua utzi ahal izango du, hurrengo pausuak prestatzen joateko.