Urtea Arnon hasteko aukera, Burumendiri esker

2013/12/31
Ohi duten bezala, Arnora igotzen direnen artean, salda eta txorizoa banatuko dute 09:00etatik 12:00etara, Arnoko aterpetxean.

Burumendi Mendi Taldeak ez dio urte berriko ohitura berritu gabe utziko, eta urtea hasteko herritarrak Arnora igotzera animatu nahi dituzte.

Ohi bezala, Burumendiko kideak Arnoko aterpetxean egongo dira betaratzen diren guztiari salda eta txorizoa banatzen.

Lagundu nahi duenarentzat ere bada tarterik: egunean beharrezkoak diren tresnak eta janariak igotzeko Burumendikoak 07:30ean, goiko geltokian batuko dira. "Laguntza guztia izaten da eskertzekoa, baina ederragoa izaten da jendea mendian ikustea, taldean, lagun artean, urtea hasten. Beraz, animatu eta zatozte Arnora", aitatu dute.