Urteko azken bisitak eskainiko ditu abenduan Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Euskal Kostaldeko Geoparkeak aurtengo azken eskaintza turistikoa egingo du abendurako, hain justu, abenduaren 3rako, 8rako eta 10erako. Bisitariek Geoparkearen webgunean aurkituko dute jarduerei buruzko informazio guztia, www.geoparkea.com, eta erreserbak ere bertan egin ahalko dituzte.
Prestatu diren jardueren artean irteera geologikoak, txalupaz zeharkaldiak edota zonaldeko ondare historiko eta kulturala ezagutzeko bisitak daude.
2012ko martxoan berriro ekingo die Euskal Kostaldeko Geoparkeak ohiko jarduerei lurralde honen ondasun kulturala eta geologikoa ezagutzera eman asmoz.
Abenduko agenda:
Ibilaldi hauetan parte hartzeko interesa dutenek, www.geoparkea.com webgunearen bidez egin ditzakete erreserbak.
Abenduak 3
Irteera geologikoa eta txalupa irteera (10h-13.30h)
Debako Santa Maria Eliza (17h-18h)
Abenduak 8
Irteera geologikoa eta txalupa irteera (10h-13.30h)
Abenduak 10
Flyscharen Ibilbidea (10.30h-14h)
Mutrikuko hirigune historikoa (11h-12.30h)