Urteko lehen Merkatu Txikia larunbat honetan izango da

2018/04/12
Larunbat honetan, Apirilak 14, urteko lehen Merkatu Txikia izango da. Bertan, Mutrikuko ekoizleen produktuak erosteko aukera izateaz gain, gatzatu tailerra eta produktu sortaren zozketa ere egingo da.

2018ko azokak: 

 Larunbat  honetan, Apirilak  14, urteko lehen Merkatu Txikia izango da. Urtero bezala, hilabeteko bigarren larunbatean izango da merkatua eta dagoeneko Udala eta ekoizleen artean adostu da urte guztirako egutegia. 

Azokaren datuak: 

Eguna: Apirilak 14, larunbata

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Lekua: Beheko  Plazan

Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia,  Aritza, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta  Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek.  Urteko lehen gaztak izango da gainera!

Gatzatu Tailerra : 

12:00etatik aurrera,  Beheko Plazan, gatzatu tailerra izango da. Kontutan izan behar da oraintxe dela gure gastronomiako postre eder honetaz gozatzeko garaia eta gainera herriko ardi esnearekin bertan egingo da, jendeak zein erraza den ikusi eta nahi izanez gero, egindakoa etxera eraman dezan. Postre goxo, osasuntsu eta bertakoa. 

Azokako Produktuen Zozketa: 

Merkatu txiki guztietan, ekoizleei erostearekin  batera,  bertako produktuez osatutako produktu lote bat jasotzeko zozketan parte har dezakezu. Produktu sorta 50€tan baloratua dago. 

 

Bertakoak, sasoikoak eta osasuntsuak

Larunbat honetan, herritar guztiek izango dute  ekoizleengandik zuzenean garaian garaiko produktua  erosteko aukera. Bertokoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagoa ez dago ezer, beraz, Mutrikuko Udalak herritarrak merkatura gerturatu eta herriko produktuak erostea gonbidatu nahi ditu herritarrak.