Uztailaren 15a da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko azken eguna

2014/07/10

Zergadun guztiei jakinarazten zaie uztailaren 15ean amaitzen dela Ondasun Higiezin gaineko zerga (kontribuzioa) ordaintzeko borondatezko epea.

Gaur gaurkoz, ordainagiria etxean jaso ez dutenek edo ordainketa domiziliatua edukita, ordainketaren egiaztagiria jaso ez dutenek udaletxeko kontu-hartzailetza bulegotik pasa beharko dute.

Ordaindu gabe dauden ordainagirien kontra prozedura exekutiboa hasiko da, eta dagokion errekarguarekin ordaindu beharko dira.