VIII. Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketa

2025/02/14

OINARRIAK

Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:

  1. Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta partehartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.

  2. Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

  3. Gaia librea izango da eta, gehienez, 100 hitz idatziko dira.

  4. Hiru sari banatuko dira:

  • Lan onena, 18 urtetik gorakoentzat: 500 euro

  • Mutrikuarren arteko lan onena: 200 euro

  • Gazteen arteko lan onena, 18 urtetik beherakoentzat: 200 euro

  1. Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

  2. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 25

    Google Inprimakiak (Google Forms) bitartez entregatuko dira lanak. Inprimakia betetzerakoan egilearen datu guztiak bete beharko dira, nortasun agiria barne, eta baita goitizena ere. Horrez gain, bidalketan idazlanaren fitxategia atxikituko da, goitizenez sinatua.

  3. Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.

  4. Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.

  5. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.

  6. Sari banaketa apirilaren 10ean izango da Zabiel kultur etxean

  7. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.