Volando voy saiorako grabaketa lanak egin dituzte Geoparkean
Cuatro telebista katearen Volando Voy saiorako irudi eta elkarrizketak grabatzen ari dira egunotan Deban, Mutrikun eta Zumaian. Jesus Calleja aurkezleak herriko hainbat pertsonaia aukeratu ditu eta haien bila joan da elkarrekin hegaldi bat egiteko.
Saio honetako atal guztietan egin ohi den bezalaxe, behin grabaketa lanak amaituta, horiek herritarrekin partekatzeko jaia antolatuko dute gurean ere. Ekitaldia maiatzaren 28an (igandea) izango da arratsaldeko 18:00etan, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxean.
Bertan 500 pertsonentzako lekua egongo da eta bertaratzeko interesa dutenek beraien irudiak grabatzeko baimena eman beharko dute, ondoren telebistan igorriko den saioan agertu ahal izateko. Hori dela eta, 16:30ean irekiko dituzte ikastetxeko ateak, azken orduko ilara luzeak saihesteko asmoz.