Baleazale mutrikuarrak Islandian hil zirenekoa
Duela lau mende, 400 urte, euskal baleazaleek Islandiako uretara jo zuten baleak harrapatzera, ohitura zutenez. Urte hartan, 1615ean, baleazale euskaldunek tragedia bizi izan zuten. Izan ere, 32 baleazale gipuzkoar hil baitzituzten. Tartean, hainbat mutrikuar.
“1.615. Euskal baleazaleen hilketa Islandian” gaia hartuta, gaian aditu den Xabier Irujo, historialaria eta Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studieseko zuzendaria etorriko da Zabiel kultur etxera, astelehenean, arratsaldeko 7etan.
Gainera, Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria eta EHUko irakasle den Mari Jose Olaziregi izango da “Euskal baleazaleak euskal literaturan” gaian sakontzeko.
Gure herriaren historiaren berri jasotzeko aukera bikaina, hortaz, astelehenean, Zabielen, arratsaldeko 7etan.