XIV. Berdel Eguna (2009)

2009/03/27
Badator XIV. Berdel Eguna! Eta urtero bezala jai giro apartaz gozatuko dugu guztiok herrian!

Aurtengoan gainera, Mutrikuko 800 urteurrenaren ateetan gauden honetan, beste garrantzi bat hartzen du ekitaldi honek.

Arrantzari lotua aipatzen da Mutriku izena historian lehen aldiz 1200. urtean. Bale arrantzari lotua zegoen garai hartan eta, arrantza asko aldatu den arren, hainbatek arrantzari lotua ezagutzen dute oraindik gure herria; Berdelaren arrantza alegia! Eta hori Berdel Egunari zor diogu.

Izan ere, gure herrira jende gehien erakartzen duen herriko gertaera da, baina horren atzean dagoen esfortzua ez da makala, eta ezinezkoa litzateke Mutrikuarren izaera zabalarengatik ez balitz. Egun horretan izaten den lankidetza eta giro ona da jai honen arrakastaren arrazoia, eta helburua berriz, berdela promozionatzea, gure arrantzaleek esfortzu handien ondoren arrantzatzen duten arrain osasungarri hori prezio duinean sal dadin.

Beraz, egun honetan jai giroan zabiltzaten bitartean eta pintxo eder hauetaz gozatzen duzuen bitartean, ez ezazute helburu hori ahaztu!

Ondo pasa!

 

Berdel Egunaren egitaraua ikusi nahi baduzu : Berdel Eguneko eskuko programa