XXV. BERDEL EGUNA APIRILAREN 2an

2022/03/04

 

Apirilaren 2an ospatuko da Mutrikuko XXV. Berdel Eguna. 2020an bere 25. Edizioa bertan behera utzi behar izan ondoren, bi urte beranduago ospatuko da Mutrikuko Portuan. Aurtengo edizioan, ohiko arratsaldeko berdel dastaketa arrakastatsua eguerdi partera aldatuko da eta astean zehar gastronomia eta itsasoarekin loturiko hainbat ekintza egongo da.

 

2020an ospatu behar zen XXV. Berdel Eguna, bi urte beranduago ospatuko da 2022ko apirilaren 2an. Hain berezia den 25. urteurrena aurrera eramateko bi urte itxaron behar izan ditu Mutrikuko Udalak Covid-19ak sorturiko pandemiaren neurri murriztatzaileak medio.

Garai hartan ezezaguna zen Berdela promozionatzeko helburuarekin eman ziren lehen pausu haiek, gaur egun herriko jai garrantzitsuenetariko bat bilakatzerainoko bidea egin du edizioz-edizio.

Hala ere, aurtengo edizioa aldaketa nabarmen batekin aurkeztu du Joseba Palenzuela Arrieta Alkateak: “ohiko arratsaldeko dastaketa eguerdira aldatu dugu aurten, egun pasako jai gastronomikoa izan dadin”. Aldaketa honek aldiz, ez du eguneko jai batera mugatuko aurtengo Berdel Eguna, gaualderarte iraungo duten kontzertuak ere egongo baitira Portuan. Egitarauak osatzen duten ekitaldien artean, besteak beste 25 edizio hauetako kartel eta argazkien erakusketa txiki bat, arrantzaren eta berdelaren inguruko hitzaldiak, herriko abesbatzen kontzertuak eta zesta punta txapelketak aurki daitezke.

 

Berdel jaiaren egitaraua: 

Martxoak 25, barixakua
18:30 BERDEL EGUNA ARGAZKIETAN erakusketaren irekiera Zabiel Kultur Etxean.
19:00 MUTRIKUKO BERDEL AIPAMENA BERDEL EGUNEKO LANGUNTZAILEEI ERREKONOZIMENDUA.

Martxoaren 25etik apirilaren 3a arte
BERDEL EGUNA ARGAZKIETAN ERAKUSKETA
Astelehenetik eguenera 18:00-20:00
Zapatua 12:00-14:00 / 18:00-20:00
Domeka 12:00-14:00

Martxoak 26, zapatua
12:00 BERDEL ERREA. Beheko plazan. Mutrikuko Arraun Taldearen eskutik.

Martxoak 28, astelehena
18:30 “ITSASOIKO. ITSASOTIK SASOIKOA” dokumentalaren emanaldia eta EUSKAL HERRIKO ARRAINEN GIDAren aurkezpena Zabiel kultur etxean. Ondarroa 12 Mila eta Bizilur elkartearen eskutik.

Martxoak 29, martitzena
18:30 BELAUNALDI ERRELEBOA BAXURAKO ARRANTZAN mahai ingurua Zabiel kultur etxean. 

Martxoak 30, eguaztena
18:30 BERDEL ETA TXAKOLI MARIDAJE EGUNA. Arku Gain Elkartean. Kofradia - Itsas etxeak lagunduta.
Dastaketan izen ematea 5€: turismo@mutriku.net edo 943 60 33 78

Martxoak 31, eguena
19:00tik aurrera BERDEL PINTXOPOTEA herriko taberna batzuetan.

Apirilak 1, barixakua
19:00tik aurrera BERDEL PINTXOPOTEA herriko taberna batzuetan.
22:00etan III. BERDEL TXAPELKETA FINALA. Miruaitz frontoian. Danok baten eskutik.

 

 

APIRILAK 2, ZAPATUA
XXV. BERDEL EGUNA.

10:00 - 14:00 IZAN ARRANTZALE PORTUAN (Astilero moila). Haurrentzako arrantza tailerrak Kofradia - Itsas Etxearen eskutik.
10:30 - 15:00 ARTISAU ETA SORTZAILEEN AZOKA TXURRUKA PLAZAN Eixu artisau elkartearen eskutik.
10.00 MUTRIKUKO XV. BELAUNTZIEN ARTEKO TXAPELKETAKalatxori bela elkartearen eskutik.
11:00 GRABNI BANAKAKO TXAPELKETA GIPUZKOA VS BIZKAIA Euskadiko Pilota Federazioaren eskutik. 
11:00 MERKATU TXIKIA PORTUAN Mutrikuko ekoizle eta eskualdeko gaztagileekin.
12.00 HERRIKO ABESBATZEN KONTZERTUA ZABIEL PLAZAN.
13:00 BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA PORTUAN.
13:00 TRIKITILARIAK HERRIKO KALEETAN ZEHAR.
16:00 GRABNI BINAKAKO TXAPELKETA GIPUZKOA VS BIZKAIA Euskadiko Pilota Federazioaren eskutik. 
18:00 Kontzertuak portuan ERRIETAN eta GOZATEGI