Zabiel beteta bukatu da Antzerkiaz Blai

2012/11/29
Goizeko Izarra antzerki taldeak Ziriako Andoengiren bost obra labur antzeztu zituen.

"Herrian antzezle ditugu", "monologo ederra egin du, bada", "pertsonaiak oso sinisgarri bihurtu dituzte". Horrelakoak ziren Goizeko Izarra antzerki taldearen saio nagusian publiko artean entzuten ziren aipamenak. Antzezlana amaitu aurrean ere, nabaria zen Zabieleko ganbara bete zuen publikoa gustura zegoela.

Ziriako Andonegiren bost obra labur antzeztu zituzten: morroia eta nagusiaren arteko tirabirak, argazkilaria eta herritar baten arteko liskarra, neskamea eta etxeko andrearen arteko nahasteak, Hamalau zela pentsatu eta hala deitzen den emakume baten istorioak eta ezkongaien arteko gora beherak. Denek umorea zuten oinarri-oinarrian eta antzerkia eta bertsoa uztartzen zituzten.

"Duela urte asko idatzitakoak diren arren, gaiek ez dute gaurkotasunik galdu", zioen taldeko zuzendari Arantza Ugartek horri buruz galdetuta. "Aldaketa txikiren bat egin dugu, baina. Pertsonaiaren bat gizonezkoarentzat idatzita zegoen arren, emkaumea jarri dugu paper horretan". 

Goizeko Izarra taldearen emanaldi nagusiko argazki bilduma Udalaren facebook orrialdean daude.

Jendea barre egin zuen, tartea ikusi zuenean parte hartu eta guztiaren gainetik momentu ona pasa zuten. Antzerkiaz Blairentzat datorren urtera arte agur esateko modu ezinhobea.