Zapatuan egin ahal izango da olatuen energi plantara lehen bisita

2014/03/24
Energiaren Euskal Erakundearekin Udalak sinatutako hitzarmenari esker hainbat bisita antolatu dira urte guztirako; bisitak euskaraz zein gazteleraz izango dira.

Energiaren Euskal Erakundea eta Mutrikuko Udalaren artean sinatutako hitzarmenaren baitan, hainbat bisita programatu dira urte guztian zehar, nahi duten guztiek Mutrikuko olatuen planta barrutik ezagutu ahal dezaten. Bisita hauen iraupena ordu betekoa izango da eta prezioa 2€ pertsonako.

Erreserba egiteko Mutrikuko Turismo Bulegoarekin jarri behar da kontaktuan. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izango dira .

Egutegia honako hau da:
- Martxoak 29, zapatua: 11:00, Gaztelania; 12:30 Euskara
- Apirilak 27, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Maiatzak 25, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Ekainak 29, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Uztailak 27, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Abuztuak 31, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Irailak 28, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Urriak 26, domeka: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Azaroak 29, zapatua: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara
- Abenduak 27, zapatua: 11:00 Gaztelania; 12:30 Euskara

Egun hauez gain, eta batez ere taldeei zuzenduta, aurrez ezarritako egun eta orduetan bisita gidatuak erreserbatu ahal izango dira, aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoarekin kontaktuan jarrita (943-60 33 78 edo turismo@mutriku.net)