Zapatuan Mutrikun jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligaren hamabigarren jardunaldia
2014/03/21
Herritarrek kadeteen eta nagusien mailan parte hartuko dute.
16:00etan hasiko dira estropadak. Hamabi arraun elkarteko batelak aterako dira estropada eremura: Tolosaldea, Orio, Zarautz, Hernani, Ilunbe, Getaria, Hibaika, Pasai Donibane, Zumaia, San Pedro, Ur-Joko eta Mutriku.
Etxekoak kadete eta nagusien mailan ariko dira. Joan den asteburuan 21.en postuan sartu ziren kadeteak eta 11. eta 12. postuan nagusiek. Orio izan zen nagusi maila bi horietan.