Zapatuan, Santo Tomasetako bertso bazkaria egongo da

2013/12/17
Zapatuan, 15:00etan, Txalapartan egingo dute, eta Aitor Sarriegi eta Iñigo Mantzisidor 'Mantxi' ariko dira bertsotan; sarrerak, Txalapartan daude salgai.

Santo Tomasetan bertso bazkaria egongo da zapatuan, Mutrikuko Bertso Eskolak antolatuta. Aitor Sarriegi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi izango dira kantuan.

Sarrerak salgai jarrita daude, eta eskuratzeko bazkaria egingo den puntu berera jo beharko dute herritarrek; Txalaparta tabernara. Sarrerak erosteko azken eguena etzi (hilak 19), izango da.

Bazkariko txartelek 20 euro balio dute; baina 18 urtetik beherakoek eta langabetuek prezio berezia izango dute: 12 euro.