Zazpi elkarte lanean San Pedro Egunerako

2014/06/27

Domekan ospatuko den San Pedro Eguneko detaileak lotzen dihardute dagoeneko, besteak beste bazkariari dagokiona. Arkugain, Hogar del Marinero, Aizabia, Etxe Kalte, Ziñua, Mandazketa eta Kai Gain elkarteak dihardute lanean.

Guzti horiek prestatuko dituzte eguerdian zerbitzatuko diren marisko paellak, horietariko bi portuan bertan prestatuko dira gainera. Bigarren platera, berriz, plantxan egindako legatza izango da, eta hori Kofradi Zaharreko moila puntan prestatuko da.

Guztira 150 txartel jarriko dira salgai 15 eurotan, eta dagoeneko toki batzuetan agortu dira, besteak beste 'Bar Puerton'.

Gogoratu 25 sarrera eman zitzaizkiela saltzeko Piper Fishing dendakoei, 'Txirlatxo', eta 'Kofradi Zaharra' tabernakoei eta 50 Turismo Bulegoan, eta erdiak baino gehiago salduak dira dagoeneko.

Bestalde, igande eguerdian gauzatuko den kontzentrazioan erabiliko diren bi pankartak lelo hauek izango dituzte; Babes dikea bukatu! eta Portua mutrikuarrena da!. Balea Elkarteak antolatutako ekimenak izango ditu hari muturrak, izan ere Bar Puerton, domekan, arratsaldeko zortzietan, OUDE taldearen kantaldia izango baita, talde honetan dihardute besteak beste Leire Badiola eta Joana Eremieva mutrikuarrak.

Iturria: A. Gorritiberea