Zero Zabor Uretan-Mutriku
ZERO ZABOR URETAN egitasmoa euskal kostaldeko portu ezberdinetan arituko da MATER Ontzi Museo EkoAktiboaren eskutik mezu zehatz bat zabaldu asmoz: “Festetan ere: zaborrik hoberena, sortzen ez dena da”.
Itsas kanpaina honetan MATER Ontzi Museo EkoAktiboak udara honetan euskal kostaldeko herri ezberdinetan garatzen diren jaialdietan geldiunea egingo du itsas hondakinen inguruan sentsibilizatzeko eta bertakoak bere prebentzioan inplikatzeko.
Geldiune hauetan, itsas ingurumenaren aldeko egitarau berezia zabalduko da jarduera hezigarri zein ludikoak eskainiz. Egitasmoa Santurtziko portuan hasiko da (uztailak 17-19), ondoren Mutriku (uztailak 20-21, Donostia (uztailak 22-23) eta Pasaiako portua ( uztailak 24-28) bisitatuz eta irailaren 9 eta 10ean Bermeoko jaietan itxiera emanez.
ZERO ZABOR URETAN Kanpainaren komunikazioarako zuen zerbitzura jartzen ditugun hainbat komunikazio tresna digital diseinatu ditugu. Horien artean www.zerozaboruretan.eu web gunea zeina gaurko egunean zehar kanpainaren eduki guztiak gordeko dituen.
Mutrikun egingo duen egonaldian izango duen programa honako hau izango da:
Uztailak 20- larunbata
11:00 - 14:00: Doako bisita gidatuak Ontzi Museo Ekoaktibora 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan (30 minutuko iraupena)
11:00 - 14:00: Informazio Eko-puntua portuan tailerrak, erakusketa eta egitasmoaren informazioarekin.
17:00etan Mutrikuko hondartzan mikroplastikoen azterketa tailerra
17:00 - 20:00: Doako bisita gidatuak Ontzi Museo Ekoaktibora 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan (30 minutuko iraupena)
17:00 - 20:00:Informazio Eko-puntua portuan tailerrak, erakusketa eta egitasmoaren informazioarekin.
Uztailak 21- igandea
11:00 - 14:00: Doako bisita gidatuak Ontzi Museo Ekoaktibora 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan (30 minutuko iraupena)
11:00 - 14:00: Informazio Eko-puntua portuantailerrak, erakusketa eta egitasmoaren informazioarekin.
17:00 - 20:00: Doako bisita gidatuak Ontzi Museo Ekoaktibora 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan (30 minutuko iraupena)
17:00 - 20:00: Informazio Eko-puntua portuan tailerrak, erakusketa eta egitasmoaren informazioarekin.
22:00etan “Hondar 2050: Gure hondakina, gure arazoa” dokumentalaren emanaldia MATEReko kubiertan
Informazio gehiago: