Zesta puntako Interjai 2018 ligako finala larunbat honetan Bilbon
2018/10/02
Final handia Bilboko Deportivo pilotalekuan izango da larunbat hoetan, urriak 6 eta bertan Ekaitz Mendizabal eta Aitor Andonegi mutrikuarrak arituko dira. 3. eta 4. postuetarako partidan Mikel Manzisidor arituko da herriko ordezkari bezala. Jaialdia 18.00etan hasiko da eta 10 euroko salneurria izango badu ere, 14 urtez azpikoek sarrera dohain izango dute.