DOAKO EUSKARA KLASEAK
Herri euskaldun batera etorri zarete bizitzera. Konturatuko zineten bezala, hemen euskaraz bizi gara. Herritar gehienek darabilte euskara, etxeko hizkuntza horixe baitute, eta horrelako lekuetan izaten ditu gure hizkuntzak garatzeko baldintzarik onenak.
Horrelako herriak udalerri euskaldunak edo euskararen arnasguneak direla diogu, eta oso garrantzitsuak dira hizkuntza gutxitu batentzat bizirauteko.
Euskal Herriaren hizkuntza propioa euskara da, baina urteetan zehar zapaldua izan da eta debekupean egon da. Hori dela eta, euskararen etorkizuna ez dago bermatuta. Horregatik gabiltza euskara sustatzeko neurriak hartu nahian.
Animatuko al zara zu ere euskara ikastera? Hasiera hasieratik oinarrizkoenetik hasita ikasi ahal izango duzu Mutrikuko Udalak egindako eskaintza honekin. Euskara hutsetik eta doan ikasteko aukera eskainiko baitu Mutrikuko Udalak datorren urtarriletik aurrera.