Garapen ekonomikoa
Ekonomia indartzea, lanpostua sortzea eta dagoen enplegua mantentzea. Lehentasunezkoak eta estrategikoak dira hiru helburu horiek Mutrikuko Udalarentzat , herritarren eta gizartearen ongizaterako ezinbesteko giltza direlako. Eta horretan ahalegin berezia egiten du, Udalak; ekonomia sustatzeko urteroko ekintza planak gauzatu, diru-laguntzak bideratu ekintzaile berriei bultzada emateko, merkataritza indartzeko formazioak antolatu eta beste hainbat ekimen jartzen ditugu martxan. Horrez gain, ekintzaileei jarraipena eta aholkularitza eskaintzen zaie Debegesa, Debabarreneko Garapen Agentziaren bidez.
Herriko industria, lehen sektorea, merkataritza eta turismoa sendotzeko egiten dugu lan, bai eta poliki- poliki herrian lanpostu gehiago sortzeko. Garapen alorreko zerbitzuak Mutrikuko Turismo Bulegotik eskaintzen dira.
Sailaren zinegotzia:
Aitor Itza Iparragirre
Erreferentziako teknikaria:
Marta Amonarriz Artano
Kontaktu datuak:
Turismo Bulegoa. Txurruka plaza z.g. 20830. Mutriku.
Tel. : 943 60 33 78
E-posta: koordinatzailea.mutriku@gmail.com