Formakuntza
Merkataritza indartzeko formakuntza
"Plan Renova" izeneko formakuntza eskaintzen zaie dagoeneko lanean dabiltzan merkatari edo ostalaritza sektoreko enpresariei. Helburua, herriko merkataritza eta ostalaritza sektorea lehiakorragoa egitea.
ZuEKIN!
Egitasmo honen helburua, Mutrikurako klabeak ikusten diren sektore ezberdinak ezagutu eta proiektu konkretuen berri zabaltzea da. 2014an ere egin ziren lehen aldiz eta hitzaldi formatua izan ohi du. Ez da urtero egiten.
Mutriku Ekinean eta Zure proiektua abian jarri
Ekintzailetzaren inguruan hausnarketa piztu nahi da tailer hauen bidez. Partaideen sormena bultzatu, negozio ideia berriak sortzeko. lehen partea "Mutriku Ekinea" izenekoa da.
Bigarren atalean, "Zure Proiektua abian jarri" izenekoan, , ideia bat duenari garatzen laguntzen zaio, benetako enpresa proiektu batean bihurtu arte. Bideragarritasun plana egiten irakasten da: merkatua aztertu, marketing planaren garrantzia ikusi eta azterketa ekonomiko-finantziarioa gauzatu.
Ez da urtero antolatzen.