Plan renova 2018
PLAN RENOVA: HAZ RENTABLE TU PUNTO DE VENTA
Mutrikuko hirugarren Sektorea indartzen
Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik, formakuntza espezifiko bat antolatuko du Mutrikuko hirugarren sektoreari zuzenduta, batez ere merkataritza eta ostalaritzari zuzendua. Aurtengoa hirugarren urtea izango da, eta oraingoz, herriko 21 establezimenduk parte hartu dute.
Formakuntza honen helburua Mutrikuko saltokiek bere profesionalizazio maila handiagotzearena da, saltokiak konpetitiboagoak izan daitezen. Horretarako formakuntza espezifikoa jasoko dute, hainbat alorretan, hala nola, gestio ekonomikoa, politika komertziala, promozio egutegia, erosketa kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea… eta beste hainbat gai landuko dira. Horrez gain, ikastaroan parte hartzen duten negozioei, azterketa bat egingo zaie, bere egoera ikusi eta hobetze aldera ekintza plan bat garatzeko. Ekintzak inplantatzen joateko on-line tutoretza zerbitzu bat izango dute prozesu guztiaren jarraipena izango dutelarik.
Formakuntzaren finantzaketa
Formakuntzaren kostuaren gehiengoa Mutrikuko Udalak bere gain hartuko du, baina parte hartzen duten establezimenduek ere ekarpen bat egin beharko dute.
Merkatari bakoitzeko kostua 450€-koa izango da, eta hauetatik 100€ ikastaroa jasoko duten establezimenduak ordaindu beharko ditu. Gainontzekoa, Mutrikuko Udalak horretarako prestatuta duen diru partidatik ordainduko du.
Kontsultoretza profesionala
Formakuntza Emilio Ábalos Consultoria-k eramango du. Dagoeneko beste hainbat lekuetan arrakastarekin egindako formakuntza eredu bat da.
Emilio Abalos, Valentziatik etorriko da ikastaroa ematea eta gaztelaniaz izango da. 20 urtetako esperientzia du merkataritzan eta bere helburua honako da: edozein merkatari, benetako enpresari bilakatzea eta berarekin batera ikustea nola hazten den negozioa.
Badakit prezioak kalkulatzen? Badakit erosketa eta salmenta aurreikuspen bat egiten? Zer erosi eta zein preziotan? Badaukat bezeroari harretarako manualik? Esplotazio Kontua ezagutzen dut? Komunikazio bide berriak erabiltzen ditut? Dendaren irudia zaintzen dut? Hainbat galderari erantzun beharko diete negozioek benetan aurrera egin eta euren aktibitatean hobetzen joan ahal izateko.
Formakuntzaren datu zehatzak honakoak dira:
Taldeko saioa:
Parte hartzaileek, bi formakuntza saio izango dituzte, bakoitza 10 ordutakoak.
- 2018ko Urriak 22tik 26ra, 14:30tik 16:30ra.
- 2018ko Azaroaren 19tik 23ra, 14:30tik 16:30ra.
Salmenta puntuaren azterketa:
Bestalde, salmenta puntu parte hartzaileek, bere establezimenduan bertan asesoramendu zuzena jasoko dute, diagnosi bat egin eta hobetze plan bat prestatuko da bakoitzarentzako.
2018ko Urriak 22tik 26ra
Izen ematea
Formakuntzan parte hartzeko, izen emate orria bete eta Mutrikuko Udalean sarrera eman behar zaio.