MERKATU PLAZA

Merkataritza gune erakargarria eta bertako produktua, "km0" , Mutrikuko Hirigune Historikoaren bihotzean


Merkatu plaza Mutrikuko hirigune historikoaren bihotzean dago. 2024an berritu zenetik, herritar guztientzako gune erakargarria da, herriaren erdigunean kokatua, eta guztiontzako topaleku bihurtu da.

Egindako lanekin, eraginkortasun energetikoa, erosotasuna eta espazioaren irisgarritasuna hobetzea lortu zen, bai bertan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzen mesedetan, baita erostera datozen kontsumitzaileen mesedetan ere.

Gaur egun, Merkatu Plazak sei postu finko ditu, horietatik lau jardunean daude, eta tokiko baserrietako produktua saltzeko gune bat dauka.

Datuak:

Merkatu Plaza

Beheko plaza z.g.
20830. Mutriku
Kokapena: 43.306958, -2.384987

Ordutegia:

Postuak itxita badaude ere, herritarrek gunea erabili ahal izateko, azokaren espazioa aste guztian zehar dago zabalik  ondorengo ordutegian:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik - 20:00tara. / larunbata eta igandea 8:00- 21:00


Postuei dagokienean, astelehenetik larunbatera goizean, postu ia finko guztiak irekitzen dituzte. Arratsaldeetan postu batzuk bakarrik egoten dira irekita. 

Baserritarrei dagokienez, astearte eta ostiraletan erabiltzen dute gehien gune hori, produktuak saltzeko.

 

Takila refrigeratuak:


Merkatu Plazako sarreran, 24 orduz zabalik dagoen gunean, 18 "takila refrigeratu" daude. Udalak takila horiek Merkatu Plazako zein herriko gainerako dendarien eskura jarri ditu, beren produktua merkataritza-ordutegietatik kanpo banatu ahal izan dezaten. Horrela, herriko biztanleei bertako produktu freskoak eskuratzea erraztu nahi zaie.

Estabelzimenduren batek takila erabili nahiko balu, ondorengo e-mailean egin dezake  eskaera: garapena@mutriku.eus

Finantzaketa ekonomikoa:

Merkatua eraberritzea eta takila refrigeratuak jartzea "Mutrikuko Merkatu Plaza: Merkatu Plaza eta Mutrikuko Hirigune Historikoko Ekosistema Komertziala biziberritzea" ekimenaren parte izan zen. Ekimen hori Next Generation EU funtsek finantzatu zuten, ICT/949/2021 Aginduak finantzatuta (ICT/565/2022 Aginduak eta ICT/99/2023 Aginduak aldatuta). Ahalegin hori 13. osagaiaren barruan sartzen zen (ETEak bultzatzea).