ENERGIA BULEGO BIRTUALA

Mutrikuarrek energia eraginkortasunari eta energia berriztagarrien instalazioari buruzko online kontsulta zerbitzua jasotzeko aukera dute.

 

Egin zure kontsulta eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien instalazioen inguruan: 

 Energia Bulego Birtuala.

Etxeko instalakuntzen (berokuntza, etxetresna elektrikoak, inguratzaile termikoa eta argiztapena, esaterako) efizientzia energetikoaren zein energia berriztagarrien (eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, aerotermia, biomasa eta geotermia, besteak beste) instalazioen inguruko kontsultak egiteko aukera eskaintzen du zerbitzuak. 

Gainera, elektrizitate fakturari buruzko kontsultak biltzen dituen atala ere badago non energia-fakturaren azterketa eta aurrezteko zein kontsumitzeko ohituren inguruko aholkuak aurki daitezkeen. 

Zerbitzu hau herritarrei eta bizilagun komunitateei zuzenduta dago, eta kontsultak gehienez ere hamar egun balioduneko epean erantzungo dira, idatziz, galdetegian emandako helbide elektronikora.

Inprimakiak betetzeko laguntza behar duen erabiltzaile orok hitzordua eskatu dezake Debegesan, 943 82 01 10 telefonora deituta, eta Garapen Agentziak lagunduko dio behar bezala betetzen.