MUTRIKUKO KOMUNITATE ENERGETIKOA
Energia trantsiziorantz aurrerapausoak emateko eta energiaren sorkuntzan, kontsumoan zein autokontsumoan ahalduntzeko herri proiektua martxan hasiko da otsailaren 4an arratsaldeko 18:00etan Luardon.
Hastapen fasean dagoen proiektua da, eta, herritarren parte-hartzearekin egituratzea da Udalaren asmoa. Mutrikuarrok beharrezko informazio guztia jaso ostean, erantzun beharreko helburuak zein garatuko diren proiektuak definituko ditugu, eta, Energia Berriztagarrien Komunitatea sortuko dugu.
Bide horretan bidelagun izango da Goiener Taldea, urte erdiko iraupena izango du egitasmoak eta bi astean behin batuko dira taldea osatzen duten kideak.
Guk argi dugu; zu zeren zain zaude?
LAN SAIOEN EGUNA ETA JORRATUTAKO GAIA:
Otsailak 4, 18:00 Luardo: Energia Berriztagarrien Komunitateak aurkezpena. Akta ikusteko klikatu hemen.
Otsailak 19, 18:00 Luardo: Energia proiektu ezberdinak hizpide.