DOKUMENTAZIOA

Mutrikuko Udalak Mutrikuko Klima eta Energia Jasangarrirako Plana jorratzeko ibilbidea hasi du. Plan horretan, hainbat neurri proposatzen dira berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta, ondorioz, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko zein horietara egokitzeko.

Lehen urratsa, ordea, herriaren abiapuntuko egoera zein den ezagutzea izan da eta horren emaitza "Energia eta Klima Aldaketari buruzko Mutrikuko diagnosia" da.

Energia Trantsizioak eta Klima-aldaketak dakartzan erronkei erantzuteko herriaren errealitatearekin bat etorriko den 2030 urtera begirako ekintza-plana lantzen dabil udala, ildo estrategiko eta neurri ezberdinekin.

Ekintza-plana osatzeko prozesuaren baitan, herritarrei zuzendutako online galdetegia eskuragarri dago otsailaren 10etik 21era bitartean honako esteka honetan: labur.eus/KlimaInkesta