HONDAKINAK

Mutrikuko Udala eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea elkarlanean ari dira udalerrian sortutako hondakinen bilketa eta kudeaketa hobetzeko.

Gaur egun hondakin desberdinak gaika biltzeko edukiontziak daude: papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa, errefusa, beira, etxeko olioa, pilak eta ehungintza. Azken edukiontzi horretan, zenbait hondakinen berrerabilera bultzatzeko, liburuak, jostailuak, imitaziozko bitxiak eta bazar-hondakinak ere utz daitezke.              

2024ko abenduko azken datuen arabera, Mutrikuko gaikako bilketako ehuneko % 55,34koa da. Datuak onak diren arren, oraindik hobetzeko tartea dugu aurretik honako bideoak argi erakusten dugun moduan: 

 

Udalerrian 3 garbigune txiki daude etxeko hondakin arriskutsuak botatzeko, hala nola: bonbillak, aerosolak, erradiografiak, aparatu elektriko txikiak, tonerrak, bateria txikiak, pilak, pintura-poteak, CDak, telefono mugikorrak eta kargagailuak.

 

Debabarrenako Mankomunitateak argitaratutako datuak ezagutzeko sakatu hemen