2001-2025 EGAÑA GUNEA
1. INSTALAKUNTZAREN ORDUTEGIA
Egunero 09.00tik 21.00etara
2. ERRESERBEN PROZEDURA
Kiroldegiko Harreratik egin behar da erreserba 943 60 31 75 telefonora deituta.
- Kiroldegiko ARRETA ZUZENA ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09.00-12.30 //16.00-21.30
Larunbata: 09.00-14.00
Igandea: 10.00-12.30
- GOOGLE CALENDAR bidezko erreserba.
Kiroldegira aurrez deituta, helbide elektroniko bat eman beharko da, Google Calendarra partekatu eta alokairu orduak ikuskatzeko.
Pertsona berdinak momentuan erreserba bat egin ahalko du gehienez. Erreserba pasatu arte ezin izango du erreserba berria egin.
- ERRESERBA egiteko PROZEDURA:
1. KIROLDEGIKO HARRERAN ORDUA HARTU. AURRE-ERRESERBA.
Kiroldegira deitu eta aurreserba egin. Harreratik aurre-erreserba egingo da. Ordaindu arte, ez da behin betiko erreserba egingo. Telefonoz bakarrik deituta egin ahal izango da momentuz erreserba.
2. AURRE-ERRESERBAREN ORDAINKETA.
Aurrerreserba eginda alokairua ordaindu (oraindik ez) beharko da bankuko trasferentzi bitartez edo Bizum (kiroldegitik egindako Bizum ordainketa eskaeratik bakarrik kasu hauetan).
ALOKAIRUAREN ORDAINKETA EGITEKO:
OHARRA: Martxoko hilabetean zehar ez dira alokairu tarifak kobratuko oraindik. Hilabete hori PROBA PILOTU gisa balioko digu, erreserbak egin nahi dituzten erabiltzaileek ohitura hartu eta erreserbak egoki egiten direla zihurtatzeko.
3. ALOKAIRU ORDAINKETA AGIRIA BIDALI KIROLDEGIKO HARRERARA.
Harrerakoari ordainketa agiria (oraindik ez) bidali mutrikukokiroldegia@gmail.com helbide elektronikora.
4. BEHIN BETIKO ERRESERBA.
Kiroldegiko Harreratik baieztatuko da erreserba burutu dela eta Google Calendarren erreserba egingo da erabiltzaileari jakinaraziz.
3. EGAÑA GUNEAREN ERABILERA ARAUDIA
MUTRIKUKO EGAÑAKO ESTALITAKO UDAL INSTALAKUNTZAREN
ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO
ARAUDIA
ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO
ARAUDIA
XEDAPEN OROKORRAK
1. Artikulua. Araudi honen xedea Mutrikuko Egañako Estalitako Udal Instalakuntzaren
erabilera eta funtzionamendua arautzea da.
2. Artikulua. Egañako Udal Instalakuntza udal-titulartasuneko instalazioa da, eta
Mutrikuko Udalak kudeatuko du.
3. Artikulua. Esparru itxi hau, udalerriarentzat, Mutrikuko Udalarentzat, interes
orokorrekoak diren kirol, kultur, gizarte eta abarreko jarduerak egiteko erabiliko da.
4. Artikulua. Egaña udal instalakuntza erabiltzeko lehentasunak ezartzeko irizpideak
honako hauek izango dira:
-Lehena: Eskola Kiroleko jarduerak eta ikastetxeenak, dagozkien eskola-orduetan nahiz
eskolaz kanpokoetan.
-Bigarrena: Kirol, kultura eta gizarte erakundeak.
-Hirugarrena: Mutrikun helbideratuta edo erroldatuta dauden entitate edo pertsonak.
-Laugarrena: Mutrikuko Udalari dagokion baimena eskatu eta lortu duten entitateak.
Hala ere, udalerrian esparru itxi bat izateko beharra dela eta, Udalak bere erabilera
lehenetsi ahal izango du beste edozein jardueraren aurretik, dela kultura, gizartea…
tokikoa, egoki iritziz gero.
5. Artikulua. Ordutegiak honela banatzen dira, erabilera-arau hauekin:
- Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara, ikastetxeek erabateko lehentasuna
izango dute, baldin eta ikastetxeek ez badute beren erabilera-eskubidea erabiltzen.
Ordu-tarte hori ikastetxeetako jarduerak egiteko erabiltzen ez bada, erabilera librea
izango da, eta Mutrikun erroldatutakoek lehentasuna izango dute beti.
-Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara, antolatutako pilota-jarduerek izango
dute lehentasuna, eta irabazi-asmorik gabeko tokiko kirol-elkarteen jarduerek izango
dute lehentasuna.
-Larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 12:00etara, pilota-jarduerek lehentasuna izango
dute, irabazi-asmorik gabeko tokiko kirol-elkarteen jarduerei lehentasuna emanez.
dute, irabazi-asmorik gabeko tokiko kirol-elkarteen jarduerei lehentasuna emanez.
-Goian aipatutako ordutegietatik kanpoko gainerako ordu-tarteak erabilera librekoak
izango dira.
-Erabiltzeko ordu-tarteak gehienez ordubetekoak izango dira.
-Instalazioan seinaleak jarriko dira, erabiltzeko ordu-tarteak adierazita.
-Mutrikuko Udalak Araudi honetan aurreikusitako ordutegiak aldatzeko ahalmena
izango du, eta kirol-esparrua itxi ahal izango du ohiko nahiz ezohiko mantentze-lanak,
obrak, matxurak eta antzeko beste arrazoi batzuk direla eta.
- Ordu horiek erreserbatzeko Mutrikuko kiroldegiarekin harremanetan jarri beharko da
(Telefonoa. 943 60 31 75).
- Erreserba- eta tarifa-taula honakoa litzateke:

Oharra: EA-Ez Aplikagarria
-Goian aipatutako ordutegietatik kanpoko gainerako ordu-tarteak erabilera librekoak
izango dira.
-Erabiltzeko ordu libreak erabiltzeko ordu-tarteak gehienez ordubetekoak izango dira.
-Instalazioan seinaleak jarriko dira, erabiltzeko ordu-tarteak adierazita.
-Mutrikuko Udalak Araudi honetan aurreikusitako ordutegiak aldatzeko ahalmena
izango du, eta kirol-esparrua itxi ahal izango du ohiko nahiz ezohiko mantentze-lanak,
obrak, matxurak eta antzeko beste arrazoi batzuk direla eta.
-Dagokien kasuetan, erreserbaren ordainketa Bankuko Transferentzia edo Bizum bidez
ordaindu beharko da, ordua erreserbatzeko garaian. Ordainketa agiria ezean, ez da
erreserba baieztatuko. (Kiroldegiko telefonoa: 943 60 31 75)
7. Artikulua. Mutrikuko Udalak Lankidetza Hitzarmenak sinatu ahal izango ditu kirol
erakundeekin eta kirolariekin, instalazioaren aldizkako erabileraren erregimena
arautzeko. Hitzarmen horietan erabilera-baldintza bereziak ezarri ahal izango dira.
8. Artikulua. Erabiltzaile orok eskubide hauek izango ditu:
-Instalazioa erabiltzea ezarritako erabilera-ordutegien koadroan adierazitako egun eta
orduetan.
-Edozein unetan instalakuntzako edozein udal arduradunen identifikazioa eskatzea,
udaletxean bertan dagokion erreklamazioa egiteko.
-Instalazioaren erabilera eta funtzionamenduari buruzko araudi honen ale bat eskatu
eta doan jasotzea.
9. Artikulua. Honako hauek dira instalajuntzaren erabiltzaileen betebeharrak:
-Instalazioak araudi honetan eta Udalak emandako gainerako xedapenetan, zehazki
Udal Kirol Zerbitzuak emandakoan, xedatutakoaren arabera erabiltzea.
-Aldageletan eta jolasean behar den bezala ibiltzea eta udal instalazioez arduratzen
diren langileen jarraibideei kasu egitea.
-Instalazioa behar bezala erabiltzea, eta Udalari funtzionamenduko edozein arazo,
hausturak, kalteak eta antzeko inguruabarrak jakinaraztea.
-Instalazioa gaizki erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteen erantzule izango da.
10. Artikulua. Erabat debekatuta dago:
-Erretzea, jatea, edatea edo hondakinak sortzen dituen edo hirugarrenei eragozpenak
sortzen dizkien edozein ekintza egitea. Interes orokorreko herri-bazkariak direnean,
baldin eta aldez aurretik baimena ematen ez bada. Halakoetan, erakunde interesdunak
instalazioa aurkitu duen bezala utzi beharko du, eta horretarako behar diren
baliabideak jarri beharko ditu.
-Pelota lakainarekin aritzea.
-Bizikletak edo motordun ibilgailuak erabiltzea eta instalazioan animaliak sartzea.
-Aldageletatik kanpo jantzi eta eranztea.
-Instalazioa behar bezala ez erabiltzea:
a) Erabilera librea denean pelota gomakin edo herramientakin jolastea debekatuta
egongo da. Baloia (beti ere baloi biguna) edo bestelako materiala erabiltzean,
kantxaren okupazioa eta erabilera zentzuzkoa izan beharko da, okupazioa gehienez 2
kuadroko zabalerara mugatuz.
b) Erabilera txarra ematen den kasuetan, persona edo pertsonek eragindako kalteen
erantzule izango da edo dira.
-Udal Kirol Zerbitzuaren baimenik gabe publizitatea jartzea.
11. Artikulua. Erabiltzaile bakoitzak Kirol Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, kirol
instalazioak behar bezala funtzionatzen ez duela ikusten duenean.
12. Artikulua. Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legearen 77. artikuluan xedatutakoaren
arabera, kirol-espazioa ikuskizun edo jarduera antolatu bat antolatzeko gorde nahi
duten pertsona fisiko edo juridikoek erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko
dute, parte-hartzaileei, ikusleei eta beste edozein pertsonari frontoiko jardueraren
ondorioz eragin dakizkiekeen kalteengatik. Poliza horren gutxieneko estaldura Udalak
zehaztuko du, indarrean dagoen araudiaren arabera.
13. Artikulua. Instalazioaren ohiko ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa. Mutrikuko Udalak eskumena du araudi honetan ezarritakoa argitu edo
garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko, udal kirol-esparrua behar
bezala erabiltzeko.
Bigarrena. Mutrikuko Udalak ordutegien taula eguneratu ahal izango du une
bakoitzean sortzen diren beharren arabera, interes orokorreko premiei erantzunez.
Hirugarrena. Pilotalekuari dagokionez, Mutrikuko Udalak gainerako udal kirol
instalazioetarako onartzen duen kirol instalazioen araudi orokorra aplikatuko da,
instalazio bakoitzaren ezaugarriekin bateraezinak diren xedapenak izan ezik.
Laugarrena. Udalak, ahal duen neurrian, eskola-kiroleko eta kirol federatuko
jardueren esku jarriko du Egañako pilotaleku estalia izeneko kirol-instalazioa,
Udalarena dena, lehentasunez erabiltzea.
Bosgarrena. Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta
hurrengo egunean sartuko da indarrean.
4. EGAÑA GUNEAREN ERABILERA ORDUTEGIA
Herriko eragile ezberdinek izan ditzaketen beharren arabera, ordutegi taula hau eguneratu ahal izango da.
