BTT Garbiketa gunea
- INFORMAZIO OROKORRA.
Kokapena: Mutrikuko Udal Kiroldegia
Helbidea: Hirigibel Kalea- Udal Kiroldegia
Tel.: 943603175.
Argibidea: BTT Garbigunea, ez da kiroldegitik eskaintzen den zerbitzu bat. Bai ordea, Udal Kirol Zerbitzuetatik eskaintzen dena.
E mail: Kirola eta Gazteria Zerbitzuak: kirola@mutriku.eus / udalkirolamutriku@gmail.com
- BTT Garbiketa guneko giltza lortzeko PROZEDURA:
Izen emate orria bete eta NAN kopiarekin batera e mailez bidali kirola@mutriku.eus helbidera.
Doako zerbitzua da herritarren eskura. Giltza nahi duenak giltzaren kostua ordaindu behar du bakarrik (15 euro giltza berezia baita, ezin dalako kopiarik atera) ALDANA Ferreterira joanda.
Bete beharreko baldintza: 18 urtetik gorako mutrikuarra izatea. Mutrikun erroldatuta egotea. 16-17 urteko gazteek gurasoen baimena beharko dute izan.
Zerbitzu burua: Mikel Mariezkurrena Mindegia