Liburutegia erabili
Bazkide izan
Zenbait zerbitzu erabiltzeko, hala nola, mailegua, bazkide-txartela izan behar duzu.Txartel honi esker Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dauden udal liburutegi guztietako bazkide izango zara. Txartel hau doanekoa da.
Nola eskuratu:
Eskabide orria deskargatu, edo eskatu liburutegian, eta ondoren,
- Haurrak (0-14 urte): zure gurasoek edo tutoreek sinatuta, guri mostradorean entregatu behar duzu, NAN agiriarekin, baldin baduzu.
- Helduak (+14 urte): eman inprimakia beteta eta NAN, AIZ, EHNA edo pasaportearen kopia bat liburutegian.
Datuak eguneratuak mantendu: helbide edo telefonoa aldatuz gero, edota bazkide txartela galduz gero, liburutegian jakinarazi, mesedez.
Maileguak
Mailegua egiteko bazkide txartela aurkeztu behar duzu.
Mailegu kopurua eta epeak:
- 3 liburu (21 egun) eta 3 material berezi: DVD/CDak (7 egun) Mutrikuko liburutegian.
- 5 liburu (21 egun) eta 5 material berezi (7 egun) sareko gainerako liburutegietan.
Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.
Berriztatzeak: Dokumentu guztien epea behin luza daiteke (erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik). Mailegaldia bukatu baino 5 egun lehenago berritu ahalko da.
Erreserbak: Mailegatuta dauden 2 dokumentu erreserbatu ahalko dituzu. Erreserbatutako dokumentuak jasotzeko 2 eguneko epea izango duzu, jakinarazpena egiten den unetik aurrera.
Luzapenak eta erreserbak non egin:
- Liburutegian bertan
- Internetez, katalogoko “Nire biblioteka” atalean.
- Epostaz: mutrikuliburutegia2@gmail.com
- Telefonoz: 943 60 41 82
Isunak: Atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du erabiltzaileak eta isuna EIPSko sare osorako izango da.
Dokumenturen bat galdu edo hondatzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu.
Liburutegien arteko mailegua
Gure bilduman ez dauden liburuak beste liburutegi batetik ekartzea eskatu dezakezu, gehienez 2 aldi berean.
Mutrikuko liburutegiarekin mailegua egiten duten liburutegiak:Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak; Koldo Mitxelena Kulturunea.
Mailegu-eskaera egiteko inprimakia. Kontaktua: mutrikuliburutegia2@gmail.com
Erakundeei mailegua
Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.
.
Guneak
Liburutegi Orokorra, Haur Liburutegia, KZgunea, Ikasketa Gelak
Liburutegi Orokorra
Irakurketa eta kontsulta
Bilduman hainbat gairen inguruko informazioa aurkituko duzu. Fondoak liburutegian bertan kontsultatu ahal izateko ez dago zertan bazkide izan.
Literatura
N Narratiba
P Poesia
T Antzerkia
K Komikia
S Saiakera. ProSa
Ezagupenak
0 Hiztegiak. Entziklopediak. Gai orokorrak. Informatika
1 Filosofia. Psikologia
2 Erlijioak
3 Gizarte zientziak. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Hezkuntza
5 Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia.
6 Medikuntza. Teknika. Sukaldaritza. Enpresa...
7 Artea. Kirolak
8 Hizkuntzalaritza. Literatura
9 Geografia. Historia
B Biografiak
Hemeroteka
Egunkariak eta gai ezberdinetako aldizkariak topatuko dituzu. Liburutegian bertan irakurtzeko bakarrik. Azkeneko hilabeteko egunkariak gordetzen ditugu.
Multimedia
Dokumentalak DVDan, CDak eta CD-ROMak maileguan eraman ahal dituzu.
Tokiko bilduma
Mutriku eta bere inguruarekin lotutako dokumentuak biltzen ditugu sail honetan, baita mutrikuarrek egindakoak ere. Bilduma hau osatzeko eskertzekoak dira partikularren emariak.
WIFI konexioa
Liburutegian doako WIFI zerbitzua eskaintzen da. Konektatzeko pasahitza eskatu behar duzu.
Fotokopia autozerbitzua
Liburutegian salgai dagoen txartel batekin funtzionatzen du zerbitzu honek.
Haur liburutegia
Zer eskaintzen dit?
Hemen aurkituko dituzu adin bakoitzari egokitutako liburu pilo bat, ipuinak, komikiak, informazio liburuak, filmak, ordenagailu jokoak, eta abar, liburutegian bertan kontsultatzeko edo etxera eramateko.
Hortaz gain, ikasteko eta ondo pasatzeko zenbait jarduera ere eskaintzen dira: tailerrak, ipuin-kontalariak…
Nola dago antolatuta?
Liburuak gaika eta adinaren arabera sailkatuta daude.
Kolorezko gometxak erabiltzen dira liburuak ze adinetarako egokiak diren jakiteko (gutxi gorabeherakoa da, noski):
Gurasoentzat:
- Zortzi urtetik beherako haurrek gurasoekin etorri eta egon behar dute beti.
- Animatu zure umeak liburuekin eta irakurzaletasunarekin kontaktuan jartzeko, eman erraztasunak.
- Har ezazu parte, modu aktiboan, zure umeekin liburutegian:
- irakurri ipuinak,
- erakutsi marrazkiak....
- Gogoratu! Haurra nekatzen hasten bada, joateko ordua da.
KZgunea
Interneterako sarbidea izan eta Internet erabiltzen ikasteko jarritako doako zentroa da KZgunea, Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko Udalarekin lankidetzan jarria, hain zuzen ere.
Mutrikuko KZgunea Liburutegian dago kokatuta
- 14 urtetik gorakoentzat
- Erabiltzeko KZgunean erregistratu behar da. Ez da nahikoa liburutegiko txartela izatearekin.
- 5 ordenagailu daude. Nabigatzeko gehienezko denbora 45 min.
Liburutegiko ordutegian erabil daiteke: nabigazioa bakarrik, hitzordurik gabe
Aldez aurreko HITZORDUA eska ezazu hemen sakatuz, gainerako zerbitzuetarako
Telefonoa: 945 062 555. E-mail: tutor.mutriku@kzgunea.net
Ikasketa Gelak
16 urtetik gorakoentzat. Sartzeko giltza elektronikoak erabiltzen dira, eta liburutegian egin behar da eskaera.
Zabielgo ikasgela:
Erdikokale 28, Beheko solairua. Zabiel Kultur etxera sartu eta eskuinera. 12 pertsonarentzako aforoa.
Liburutegiko ordutegian erabil daiteke. Ohiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 / 17:00-20:00. Udan, Gabonetan eta Aste Santuan, goizez bakarrik dago irekita.
WIFI konexioa. Gainera, erreferentziazko eta kontsulta-lanerako hainbat liburu dago eskuragarri aretoan bertan.
Konde kaleko ikasgela:
Konde kalea 18, Beheko solairuko lokala. 18 pertsonarentzako aforoa.
Ordutegia: Goizeko 6:00etatik gaueko 24:00etara dago zabalik, urteko 365 egunetan.
WIFI konexioa.
Ikasketa gelak erabiltzeko izen-emate orria
Jarduerak
Ipuinaren Ordua
Urritik ekainera, hilabetean behin, haurrentzako ipuin emanaldi bat egiten da. Sarrera librea da.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Saioak agendan eta prentsan iragartzen dira.
Liburu Astea
Apirilean, Liburuaren Egunaren harira, Liburu Astea ospatzen da, hainbat ekimenekin.
(Apirilak 23: Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta apirilak 2: Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna).
LiburuTruk – BookCrossing gunea
Liburuak trukatzeko udal liburutegiko gune askea.
Edonork interesgarri eta egoera onean eta jada behar ez duen libururen bat baldin badu, ekar dezake eta horretarako prestatu dugun tokian utzi. Era berean, bertan bere intereseko zerbait ikusten badu berarentzat hartu eta etxera eramateko aukera dauka Triptiko informatiboa
Zer irakurri
Berrienak
Literatura
Haur liburuak
Irakurketa Gidak
Arau nagusiak
Besteekiko begiruneagatik eta giro atsegina sortzeko asmoz honako arauak errespetatu:
- Bertako dokumentuak, instalazioak eta zerbitzuak egoki erabili.
- Errespetuz jokatu beste erabiltzaileekin eta liburutegiko langileekin.
- Liburutegian denok gustura egon gaitezen ixiltasuna garrantzitsua da, eta giro lasaia mantentzea beharrezkoa.
- Telefono mugikorrak isildu; hitz egin behar izanez gero, irten kanpora.
- Higieneagatik, liburutegian ezin da erre, jan ezta edan ere (ura izan ezik)
- Ezin da liburutegira animaliekin sartu.
- Bizikletak, patinak, baloiak.. kanpoan utzi behar dira.
Guztion erantzukizuna da liburutegia zaintzea, funtzionamendu arauak betetzea eta uzten diguten material hori zaintzea, izan ere liburutegia doako zerbitzua izan arren, dokumentuak garestiak dira eta batzuetan benetan bitxiak eta lortzen oso zailak.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.