Lege oharra

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO XEHEA


Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erreglamenduan (DBAO) jasotakoarekin bat, Mutrikuko Udalak ondorengoaren berri
eman nahi du:

• Webgune honen bitartez, ez direla erabiltzaileen baimenik gabe izaera pertsonala dituzten datuak bilduko, ez hirugarrenei lagako, webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasunaren babesa bermatuz.

• Orrialde honek loturak dituela beste webgune askotara, baina horien pribatutasun politikek ez dutela Mutrikuko Udalarekin zerikusirik.

Web orri honetan nabigatzen jarraituz gero, pribatutasun politika hau onartuko duzu, eta emandako datuen tratamendurako baimen informatua, berariazkoa, librea eta agerikoa emango diguzu. Datu horiei indarrean dagoen legearen segurtasun neurriak, neurri teknikoak eta antolakuntza neurriak aplikatuko zaizkie.


Datuen tratamenduaren arduraduna :
Izena: Mutrikuko Udala
Helbidea: Txurruka plaza z.g.
20830 Mutirku
IFK: P2006000J


Zertarako tratatuko diren datuak
Harremanetako formularioan eta web gune honen bidez emandako datuak Mutrikuko Udalak eta honek barneratzen dituen sail ezberdinek erabiliko dituzte, eskatzen den zerbitzua, informazioa eskaera e.a.-i erantzuna eman ahal izateko.


Datuak gordetzea
Datuak gorde egingo dira datuok ezeztatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun artean.


Zerk ematen digun zure datuak tratatzeko legitimazioa
Legezko oinarria interesdunaren onarpena denean, interesdunak, Mutrikuko Udalarekin gune honen bidez kontaktatu nahi badu, bere datuak tratatzeko baimena eman behar du.
Interesdunak noiznahi ezeztatu dezake baimena Mutrikuko Udalarekin kontaktuan jarrita, nahiz eta horrek ez dien eragiten aldez aurretik, baimena zegoenean, egindako jarduerei.


Zure datuak babesteko araudia:
2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBAO).


Datuak lortzea
Tratamendu honek interesdunek eman dituzten datuei eragiten die, baldin eta haiek erabiltzeko baimena eman badigute.
Tratatutako datuek oinarrizko datuen kategoria dute, eta beharrezkoak dira eskatutako informazioa edo zerbitzua bideratzeko.


Nori emango zaizkion zure datuak
Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarren enpresei, salbu eta ez bada legez behartuta. Halako asmorik izanez gero, asmoak eragiten dien pertsonei baimena eskatuko litzaieke aurretik.


Eskubideak
Interesdunek honako eskubideak dituzte:
1. Beraien datuak eskuratu, atzitu, zuzendu, ezabatu, eraman, tratamendua mugatu, aurka egin edo erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute. Horretarako, idazki bat bidali beharko diote tratamenduaren arduradunari, aldez aurretik bere nortasuna ziurtagiri bidez frogatuta.
2.Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa jarri. www.aepd.es

Kukien politika


Gure webguneak kukiak erabiltzen ditu, zure nabigazio ohituren analisiaren bitartez, erabiltzaile zaren horren esperientzia hobetzeko. Europar Batasunaren 2000/31/EE eta 98/27/EE zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikoari txertatzen dizkion uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, aditzera emango dizugu kukiak zer diren, gure webgunean zein erabiltzen ditugun eta nola ezaba ditzakezun, eta horiek erabiltzeko baimena eskatuko dizugu.


Zer dira kukiak?
Nabigatzailearen bitartez (Internet Explorer, Firefox, Chrome, Safari…) edo Flash aplikazio baten bitartez deskargatu eta zure ordenagailuan, mugikorrean edo tabletan instalatzen diren testu eta zenbaki fitxategi txikiak dira.


Kukiei esker webguneek “gogoratu” egingo zaituzte, bai bisita batean bai zenbait bisitatan, eta zure lehenespenei buruzko informazioa biltegiratuko dute, zuri esperientzia pertsonalizatua, errazagoa eta bizkorragoa eskaintzeko. Kukia instalatu duen zerbitzariak bakarrik irakurri ahal izango du haren edukia. Eduki hori, gainera, anonimoa izango da.


Zure disko gogorrean instalatu arren, testua edo zenbakiak besterik ez direnez, ez dira gauza beren kabuz zure ordenagailuko informazio pertsonala atzitzeko, ezta birusik transmititzeko ere; nabigazioaren arrastoari jarraitzen diote, besterik gabe.


Kukiak instalatzeko baimena:
Kukiak zure ordenagailuan instalatu ahal izateko zure baimena izan behar dugu. Baimena espresuki lor daiteke edo, bestela, informatu ondoren, erabiltzaileak gure webguneak bisitatzen jarraitzea erabakitzen badu, kukiak instalatzeko baimena eman duela ulertuko da.


Hirugarrenen kukiak
Ondoren adierazitako hirugarrenen cookieek webgunearen erabilerari eta nabigazioari buruzko datuak gordetzen dituzte webgunea hobetzeko asmoarekin.
• Hirugarrena: Google (Google Analytics, google maps)
• Xedea: Web-orrialdearen erabilera neurtzea eta lekuen kokapen zerbitzua erabiltzea. Mutrikuko Udalak ez du inolaz ere informazio pertsonala jasotzen.
• Ezaugarriak: Googleek erabiltzen dituen cookien ezaugarriak esteka honetan deskribatzen ditu: https://policies.google.com/technologies/types?hl=es
• Desaktibazioa: Google Analytics-en cookieak nola desaktiba daitezkeen jakiteko, erabili esteka hau: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout


Nolanahi ere, arakatzailea konfigura dezakezu cookieak onar ez ditzan edo cookie bakoitza onartu nahi duzun galdetzeko