Arrietakua jauregia - bisita gidatuak
Mutrikuko ondare historikoaren harribitxi hau ezagutu
Murgildu euskal kostaldearen itsas historian XVIII. mendeko jauregi zoragarri honetan barrena; Antonio de Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka itsasgizonena izandako jauregi hau, gaurdaino bertan bizi izan da familia eta bere horretan mantendu da, Mutrikuko hirigune historikoan.
Bisitaren ezaugarriak
Bisitak Mutrikuko turismo bulegoan hasiko dira, Txurruka Plaza, z.g., eta ondoren Areilza - Carvajal familiaren etxea den jauregian ikusgai egongo diren guneetara joango gara.
Bisitari kopurua mugatua izango da; gehienez 15 pertsona egongo dira bisita bakoitzean eta Udalak izendatutako teknikoek burutuko dituzte.
2018ko uztailetik hasita, bisitaren prezioa 10€koa izango da, 12 urtetik gorakoentzat. 4-12 urte bitartekoentzat 5€ eta Mutrikuko Ikastetxe eta 4 urte baina txikiagokoentzat doakoa izango da.
Sarreren salmenta, www.geoparkea.eus web gunearen bidez egingo da eta zuzeneko salmenta, Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan. Sarreren salmentatik jasotako etekinak, jauregiaren gastuak eta bisita gidatuen kostua murrizteko erabiliko dira.
Datak, ordutegia eta erreserbak guztiak www.geoparkea.eus web gunean ikus daitezke.