Nola iritsi
Atal honetan, leku ezberdinetatik Mutrikura iristeko ditugun aukerak ikus ditzazkezu, bai garraio publikoan baita auto bidez etorrita ere. Bestalde, behin bertan egonik Mutrikutik beste lekuetara mugitzeko aukera bezala ere erabil daiteke informazio hau.
Autoz
Auto propioa erabilita etortzeko, A8 autopista gomendatzen da. Donostia aldetik gatozela, Itziarko irteera hartu behar da, 54 zenbakiarekin markatua.
Ondoren, N-634a hartuko dugu Debaraino eta behin Deba igaro ondoren GI-638a hartuko dugu Mutrikuraino.
Bilbotik bagatoz, A8 autopista hartuko dugu, Elgoibarreko irteeraraino, 14 zenbakiarekin markatua. Ondoren, N-634a hartuko dugu Deba norabidearekin eta Debara sartu aurretik, GI-638a hartuko dugu Mutrikura joateko.
Autokarabanarekin bazatoz, adi! Elgoibartik gatozela, Debara iritsi aurretik, GI-3230a ere aurkitzen dugu Mutrikura etortzeko. Bide honek Kalbaixoko gaina bezala ezagutzen den gunetik eramaten gaitu. Bide estua eta kurba askokoa da, eta hori dela eta, autokarabanentzako ez da bide hau gomendatzen, Deban hartzen den GI-638a baizik.
Autobusez
DB-03 Donostia-Lekeitio linea
Donostia, Zarautz edo Lekeitiotik etortzeko erabili daiteke. Ez dute maiztasun handia baina nahiko zuzena da.
DB-04 Mallabia – Ondarroa linea
Besteak beste, Eibar, Elgoibar, Deba edo Ondarroatik etortzeko. Ordubeteko maiztasunarekin autobus bat etortzen da Mutrikura bai Deba aldetik baita Ondarroa aldetik ere.
DB- 05 Ondarroa – Zumaia linea
Zumaia eta Mutriku lotzen ditu. Batzuetan, Mallabia Ondarroa linearekin konbinatu behar da Deban.
DB-06 Soraluze- Ondarroa linea
Eskualdeko hainbat herrirekin lotzen du Mutriku.
DG05 Vitoria-Gasteiz - Arrasate – Eibar
Gasteiztik Eibarrera joateko. Ondoren Eibartik Mutrikura etortzeko DB-04 Mallabia Ondarroa linea erabili daiteke.
DG56B Arrasate-Bergara-Eibar-Loiu linea
Loiuko aireportutik (Bilbo) Eibarrera joateko autobus linea. Ondoren Eibarretik Mutrikura etortzeko DB-04 Mallabia Ondarroa linea erabili daiteke.
Trenez
Euskotren: Donostia- Bilbao linea
Kostako tren hau erabiliz, bai Bilbotik bai Donostiatik Debaraino etor gaitezke. Ondoren, Debatik Mutrikura etortzeko DB-04 Mallabia-Ondarroa linea erabiliko dugu. Ordutegiak ondo egokitzen dira.
Hegazkinez
Loiuko Aireportua (Bilbao) :
Bilboko aireportuaren webgunea
Bertara etortzen direnek, DG56B Arrasate-Bergara-Eibar-Loiu linea erabili dezakete Loiutik Eibarrera joateko. Ondoren Eibarretik Mutrikura etortzeko DB-04 Mallabia Ondarroa linea erabili dezaketelarik.
Donostiako Aireportua.
Donostiako aireportuaren webgunea
Hona etorriz gero, Hondarribitik Donostiara etorri behar da autobusez eta ondoren DB-03 Donostia- Lekeitio autobus linea erabiliaz Mutrikura etorri.
Gasteizko aireportua:
Gasteizko aireportuaren webgunea
Gasteizko aireportura iritsiz gero, DG05 Vitoria-Gasteiz - Arrasate – Eibar autobusa hartu behar da lehenik Eibarrera joan eta ondoren Mutrikura iristeko, DB-04 Mallabia Ondarroa linea erabiliaz.