Arraina
Mutrikun baxurako arrantza egin izan da beti, eta arrantzaldi ezberdinei loturiko arrainak arrantzatu izan dira. Hala ere, Ondarroatik duen gertutasunaz baliatuta, alturako arrantzatik datozen hainbat arrain dastatzeko aukera ere badago herrian.
Berdela
Mutrikuko herriari loturiko arraina da hau. Gaztelaniaz caballa bezala ere ezaguna da. Arrain osasuntsua eta goxoa da, dieta orekatuetarako ezin hobea.
Arrantzaldia otsailean hasi eta apirilera arte luzatzen da normalean, urtetik urtera aldaketak egon daitezkeen arren.
Mutrikuko herriak arrain honen ezagutza sustatzen lagundu du orain dela 20 urte baina gehiagotik, arrain eder honen promozioa egiteko sortu bait zen Berdel Egun famatua. Hori dela eta, berdelak esanahi berezia du Mutriku eta mutrikuarrentzat.
Antxoa
Bertako kontserba industriarentzako lehengai garrantzitsuena. Arrantzaldia udaberrian izaten da eta kantauriar itsasoan harrapatutako antxoa munduko onenetakoa da.
Hegaluzea
Uda garaiko arraina da hau. Banan banan arrantzatuak, kalitate handiko arrain urdina da. Ezaguna da parrilan edo marmitakoan jateko.
Txipiroiak
Herriko ontzi txikiek asko arrantzatzen dute. Txipiroiak txikiagoak, begi-handiak ederragoak, guztiak Euskal Herriko gastronomia plater bikain beteko lehengai dira: Txipiroiak tintan. Horrez gain, frijituta, plantxan, erregosia, tipula nahaskian eta beste hainbat eratara ere presta daitezke.
Mutrikuko portuan askotan ikus daiteke moilatik txipiroitan dabilen arrantzaleren bat ere.
Zapoa
Maiz ikusiko dugu herriko kartetan arrain hau. Oso arrain itsusia da, baina gozoa jateko. Parrilan erreta jarri ohi da gehienetan, baina saltsan ere ederra izaten da. Urte guztian aurki daiteke eta normalean Ondarroako portutik erosten da.
Legatza
Bi motatakoa aurki daiteke Mutrikun. Pintxokoa, baxurako ontziek arrantzatua edo arrasterakoa, Ondarroatik ekarria normalean. “Legatza Saltsa Berdean” da gehien egiten den errezeta, baina Mutrikun “Pla- Pla” erara ere ederra zerbitzen dute.