Azokak

Mutrikuko azoka eta merkatuak.

Merkatu txikiak:

Martxotik azarora, hilabeteko bigarren larunbatean “Merkatu Txikia” ospatzen da Beheko plazan. Bertan Mutrikuko ekoizle batzuk salmenta zuzena egitera etortzen dira eta tailer edo ekintza berezi bati lotzen zaio. Baserriko produktuez gain, gazta, mermeladak e.a ere eros daitezke.

Santo Tomas Azoka:

Santo Tomas eguna abenduak 21an ospatzen da Euskal Herriko hainbat herrietan. Mutrikun egun honetatik gertuen geratzen den larunbatean ospatzen da egun hau. Baserriko produktuez gain, ogia, mermeladak, gazta e.a. eros daitezke. Horrez gain, animali ezberdinak kalean ikusteko aukera ematen du.