Astigarribiako monumentu multzoa

Iparraldeko Donejakue bidearen puntu garrantzitsuenetariko bat da mutrikuko Astigarribia auzo txikia.

Orain mende batzuk, toki hau Europa guztitik zetozen erromesen geldiunea izan zen. Hauek Deba ibaia ibitik igaro ondoren Apain eta Arnoateko muino mitikoetan barrena Bizkaiko lurretan sartu nahi zuten.

Astigarribiako Monumentu Multzoa, San Andres elizaren inguruan kokaturiko zenbait baserri eta dorretxek osatzen dute.



Eliza zahar hau 1081. urtean aipatzen da lehenengoz idatzietan. Dokumentu honek, Bizkaiko kontea zen Lope Iñiguezek San Millan de la Cogollako monastegiari “inter Vizcahia et Ipuzcoa”-n kokaturiko tenplu honen ematea jasotzen du.
San Andres eliza bikoitza dugu, izan ere, teilatu bakar batek bi eliza hartzen bait ditu bere baitan, bata bestearen barruan.


SanAndres

 Arco-herradura

Barnekoak bisigotiar edo mozarabiar garaiko ferra-arkudun leiho eder bat du. Templuaren barruan giza ehorzketak, txanponak eta bestelako Behe Erdi aroko zenbait objetu aurkitu dira.

Debatik zuzenean Mutrikura etortzen den erromesak Olatzen har dezake berriro ere bidea.

 

 

 

 

 

 

 

 

Save