Historia

Gaur egun, Mutriku herriak 5329 biztanle ditu eta hauei bideratutako beharrezko zerbitzu guztiak aurki daitezke bertan. Hala ere, egungo beharrak asetzen dituen izanda ere, Mutriku Gipuzkoako herri zaharrenetako bat da.

Mutrikuko historiaren lehenengo datuak Jentiletxeta II, Langatxo eta Iruroin haitzuloetan egindako paleolitiko garaiko aurkikuntzetan jasotzen da(11000 bat urte). Mesolitiko eta Enolitiko/Brontze aroak zeharkatuz Brontze aroan lehen aztarna erromatarrak aurkitu ziren arte ez da aurkitu beste herriekin egindako truke aztarnarik.

Mutrikuren sorrera Astigarribia auzoan gauzatu zen, historiatzaileek bertan konkatzen dela uste baitute “Tritium Tuboricum”   Pomponio Mela geografo Latindarrak bere “Korografian” izendatzen duen gunea. Askok Tuboricum horren transformazioan kokatzen dute Mutriku izenaren sorrera.

Gaur egingo hirigunetik 6km-tara dago Astigarribia auzoa, Deba ibaiaren ondoan eta   bertan topatzen dugu oraindik ere San Andres Eliza. 1081. urtean aipatzen da lehenengoz idatzietan eraikuntza hau, Gipuzkoako eliza zaharrenetarikoa delarik.

Mutrikuk herri izaera 1209an lortu zuen, garai berean Gipuzkoako kostaldeko beste herri batzuei bezala, Gaztelako Alfontso VIII erregeak “ Hiri Gutuna” delakoa eman zionean. Kostaldeko herria eta mugako herria izateagatik harresi bat jarri zitzaion, zati bat oraindik mantentzen delarik. Harresiek inguratzen zuten lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela medio.

Ezaugarri berezi hauek baldintzatuta antolatu zen erdi aroko alde zaharra, kale estu eta aldapatsuekin, etxebizitza altuekin e.a...  Eraikin gehienak neurri handi batean egurrezkoak ziren familia aberats batzuen etxeak izan ezik, zeinak, harrizkoak izanik, herriak XVIII. mende-arte jasan zituen suteei aurre eginez orain arte mantendu diren. XVIII. mendean herriaren hazkundeak harresiaren mugak gainditu zituen, eta herria hazten zihoan heinean, kale eta plaza berriak eraikitzen hasi ziren eta harresia desagertzen joan zen. Honen ondorioz, Mutriku ondare historiko eta kultural handia duen herri bilakatu da.