Bentalekua

Bentaleku_2

XVI. mendean, Mutrikuko arrantzaleek San Pedroren Arrantzale Kofradia osatu zuten. Erakude hau, arrantzale gremioen interesak babesteko sortua, karitatezko zentzu batekin eta bertako kideen giza-babes gixara jaio zen: kofradiako gaixoei, zaharrei, elbarrituei, familiei, umezurtzei e.a laguntzeko. Denborarekin, erakunde honek eginkizun asko hartu zituen bere gain, Mutrikuko portuko lanaren ardatza izatera iritsi arte.

Mende hauetan zehar, kofradiak eraikuntza ezberdinak izan ditu eta, orain gutxi arte, horietako batean, Kofradia Zaharrean, Bentalekua museoa aurki genezakeen. Bertan, XX. mende hasierako makina bitxia gordetzen zen, zeinak arrainaren enkantea antolatzea lortu zuen, salmenta aho bizian egitean sortzen ziren istiluei amaiera emanaz. Kantauriko kostaldean zabaldu ziren egurrezko makina hauek desagertzen ari dira eta, Mutrikun gordetzen  zenak  balio etnografiko handia zuen. Museoak “Mutriku eta Itsasoa” izeneko erakusketa iraunkorra ere ba zuen, non herriaren historiaz gain, portuak jasandako aldaketak, arrantzarako erabili ohi ziren lanabesak e.a ikus zitezkeen.  

Bentaleku_12017ko otsailaren 4an eraikuntza honek sute bat jasan zuen eta  momentuz Bentalekua Museoa itxita dago. 

Informazio gehiago jasotzeko turismo bulegoarekin kontaktuan jarri zaitezkete ondorengo kontaktu datuetan: 943 603 378-ra deitu edo turismo@mutriku.net -era idatzi.