Bisita gidatuak
Arrietakua Jauregira bisita:
Arrietakua Jauregia, Monumentu Multzo izendatuta dagoen Mutrikuko Hirigune Historikoaren bihotzean dagoen XVIII. mendeko jauregi ederra da. Jauregi honek, bertan bost mendez bizi izan diren itsas gizon eta emakumeen historia eta istorioak ezagutuaz, denboran bidaiatzera gonbidatzen gaitu.
XVII. mendean jaiotako Antonio de Gaztañeta Almiranteak, ospe handiko untzigile eta ilustratu aurreratuak eraiki zuen jauregi hau eta Cosme Damian Churruca Brigadierraren jaiotetxea da, zientzilari bikaina eta Trafalgargo gudako heroia besteak beste. Gaur egun, etxebizitza hau Areilza y Carvajal familiarena da.
Mutrikuko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mutrikuko Kondearen artean sinatutako hitzarmen bati esker, urte guztian zehar bisita gidatuak egin ahal izango dira jauregi honetara, esperientzia bakarra, hemen bakarrik bizi daitekeena izango delari, izan ere, jauregia, XVIII. Mendean bezalaxe gorde da, Gaztañeta eta Churrucatarren gauza guztiekin.
Etxe hau Mutrikuk itsasoarekin izan duen erlazio estuaren erakurgarri da eta Euskal Kostaldean gordetzen den itsas-ondare garrantzitsuenetako bat.
Iraupena: 90min
Prezioa: 12,00 € / pertsonako
Bestelakoak: taldeak gehienez 15 pertsonek osatutakoak izango dira. Ez dago egokitua mugikortasun mugatua duten pertsonentzat.
Erreserbak: www.geoparkea.eus -en
Mutrikuko Hirigune Historikoari bisita eta Mutriku Marinela
Denboran atzera egingo dugu, hiribilduko gune historikoko kale meharretatik ibiltzeko. Kaleetan behera, porturaino iritsi arte, Antonio de Gaztañeta edo Cosme Damián Churruca bezalako pertsonai ospetsuen sorleku izan den herri honen eraikin adierazgarrienak ikusteko aukera izango dugu, baina baita bale arrantzatik hasita, sektore honek gure herrian eta kostalde honetan izan duen garrantzi historikoa ezagutzeko parada ere.
Mutrikuko Hirigune Historikoa- Taldeentzako bisitak:
Iraupena: 60min
Prezioa: 125,50 €
Bestelakoak: Gehienezko bisitari kopurua 50 pertsona dira. Mutriku maldatsua da eta taldean irisgarritasun arazorik duen pertsonarik balego turismo bulegoan jakinarazi behar da. Oinetako erosoak ekarri, alde zahar guztiko kaleak galtzada-harriz eginak dira eta.
Mutriku Marinela- Aurrez programatutako bisitak:
Iraupena: 90min
Prezioa: 8 € /pertsonako
Erreserbak: www.geoparkea.eus
Bestelakoak: Gehienezko bisitari kopurua 25pertsona dira. Mutriku maldatsua da eta taldean irisgarritasun arazorik duen pertsonarik balego turismo bulegoan jakinarazi behar da. Oinetako erosoak ekarri, alde zahar guztiko kaleak galtzada-harriz eginak dira eta.
Nautilus Ikasgune geologikoan bisita:
NAUTILUS Interpretazio Zentroa bisitatzea denboran zehar bidaiatzea da, dinosauroak lurrean nagusi ziren eta amoniteak itsasoaren errege ziren garaira arte. Interpretazio Zentro hau oso kate-begi garrantzitsua da Euskal Herriko kostaldearen historia geologikoa ulertzeko, bertan baitaude Bigarren Aroko ale fosil garrantzitsuenetakoak, amoniteak, hain zuzen ere. Mutrikuko amoniteen forma eta tamaina batzuk ikusgarriak dira, eta bertan erakusten den bildumak mundu mailako garrantzia du paleontologia alorrean.
Iraupena: 60min
Prezioa: 125,50€
Bestelakoak: Gehieneko bisitari kopurua 31. Nautilus gurpildun aulkiei egokitutako gunea da.
Mutrikuko Olatu plantara bisita:
2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen merkataritza planta. Ikus-entzunezko batek lagunduko digu ulertzen zer-nolako teknologiak erabiltzen diren energia lortzeko itsasoaren indarretik, eta munduan erreferentea den instalazio gertutik ezagutuko dugu.
Iraupena: 60min
Prezioa: 2€ pertsonako edo 40 € 20-tik 25 pertsona tarteentzat. (Bisita hauek Energiaren Euskal Erakundeak diruz laguntzen ditu)
Taldeetzako bisitak: eskaera orria deskargatu, bete eta turismo@mutriku.eus helbidera bidali.
Programatutako bisitak: www.geoparkea.eus
Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisitak:
Mutrikuk, Deba eta Zumaiarekin batera Uneskoren Munduko Geoparke den Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen du. Inguru honek dituen balio geologiko zein naturalistikoak ezagutzeko hainbat bisita antolatzen dira urtero, jendearen eskuragarri. Bisita hauek ez daude taldeentzako zuzenduak, banaka edo lagun-talde txikietan datozenentzat baizik.
Informazio guztia eta erreserbak Geoparkeko web gunearen bidez egiten dira.
Sar zaitez eta ikusi gure eskaintza: www.geoparkea.eus
Astigarribiako San Andres elizari bisitak:
Mutrikuko hirigunetik 6 kilometrotara kokatua, historiaz betetako inguru paregabea da Astigarribia. Auzo horretan, Gipuzkoako eliza zaharrenetakoa den Astigarribiako San Andres eliz- parrokia aurkituko dugu.
Ezaugarrietako bat teilape bakarrean bi eliza hartzearena du. Barnean, erromatar-aurreko leiho eder eta bitxia ikus daiteke, Euskal Herrian ezohizkoa.
Iraupena: 60 min
Prezioa: 125,50€
Bestelakoak: Gehienezko bisitari kopurua 50 pertsona dira. Astigarribiara ezin dute autobusek jaitsi, beraz autobusean datozen taldeek GI-3230 errepidearen geratu eta antzinako galtzada zaharretik jaitsi beharko dute oinez (220m dira). Gidak lagunduko die. Oinetako erosoak ekarri.