Eskalada eta slackline
Mutrikun hainbat gune daude aktibitate hauek praktikatzeko
Olatz-eko eskalada gunea
Olatzeko Kobalde kobazuloaren alboan kokatzen da, San Isidro ermitaren atzean.
Datu teknikoak:
Arroka mota: Kareharria
Bide kopurua: 25
Bideen gehieneko altura:30m
Gutxiengo/ gehiengo zailtasun: V/7b-A2
Interes teknikoa: Entrenamendua
Saturraraneko eskalada gunea
Saturraran hondartzaren ondoan, Ondarroara doan oinezko ibilbidea hartuta, eskaladako gune txiki bat aurki dezakegu.
Datu teknikoak:
Arroka mota: Konglomeratua
Bide kopurua: 12
Bideen gehieneko altura: 12m
Gutxiengo/ gehiengo zailtasun: IV/6b
Interes teknikoa: Ikastaroak eta entrenamendua
Burumendiko Slackline gunea
Slackline, oreka ardatz duen kirola da. Horretarako, bi punturen artean teinkatzen den zinta plana bat erabiltzen da. Zintaren ezaugarriek, bere gainean salto, akrobaziak eta yoga posturak egiteko aukera ematen du.
Mutrikun slackline-a praktikatzeko gune bat egokitu da kirol departamentutik Burumendiko gunean, Mutrikuko hondartzatik oso gertu.
Bakoitzak bere zinta ekarri behar du eta panel batek egin beharreko hastapeneko pausuak zein diren erakusten dizkigu.