Igerileku naturalak
Mutrikun bi igerileku natural daude, itsasoko urez beteta eta mareekin berrizten direnak.
Mutrikun, portutik oso gertu, herri hau bereizten duen beste elementu bat topa dezakegu. Mutrikuko igerileku naturalak. Tamaina olinpikoa duten igerilekuak dira hauek, eta mareak aprobetxatzen dira igerileku hauek itsasoko urez betetzeko. Marea goian dela ur berria sartzen da eta marea jaistean horma batek ura ateratzea galarazten du, igerilekua sortzen delarik.
Igeriketa maite dutenentzat eta hondartzaz gain uretan gozatzea gustuko dutenentzat paradisua da gune hau.
Igerilekuak irekiak eta doakoak dira.
Ekintzak: Igeriketa/ urpekaritza bataioak/ waterpolo/ saltoak
Zerbitzuak: Aparkalekua, sorosleak (udan), dutxak, WC, aldagelak(udan), taberna (udan), iturria, megafonia (udan)