Nautilus museoa

Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoa da.

NAUTILUS - Mutrikuko Ikagune Geologikoak, Mutrikuren urruneko iraganari, jatorriari eta eraketari buruzko zenbait galderei erantzuten die. Gakoak Mutrikuko Flysch Beltza osatzen duten harkaitzetan daude, eta, marea jaisten denean erraz irakur daitezke, milioika urteetan gorderik egon diren sekretu guztiak erakusten dituzten amildegietan. Hauek dira hain zuzen Euskal Kostaldeko Geoparkean dauden Flysch zaharrenak eta ikusteko eta ulertzeko konplexuenak.

NAUTILUS-en material fosil bikainak erakusten dira, guztiak Mutrikuko flysch beltzean jasoak, eta Jesús M. Narvaez Amasorrain eta Esperanza Azkarraga senar-emazteen bildumaren parte dira. Bikote honek, 40 urtetako etengabeko lanean, mundu mailako garrantzia duen paleontologia bilduma osatu du eta Mutrikuko Udalarekin duen hitzarmen baten bidez Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoan ikus daiteke.

Zentru hau Euskal Kostaldeko Geoparkeak duen museotariko bat da eta Euskal Kostaldeko Museoen Sarean sartuta dago. 

Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa

Jose Antonio Ezeiza kalea, 3.
20830. Mutriku. Gipuzkoa
Tel: 943 60 32 59 – 943 60 33 78
E-posta: nautilus@mutriku.eus

Ordutegia

Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoak ez ditu era jarraian irekitzen bere ateak, baina bai astebukaeratan eta urteko sasoirik esanguratsuenetan. Hala ere, itxita dagoen edozein momentutan ikus daiteke, bisita gidatuen bidez.

2024ko ORDUTEGIA:

Informazio gehiago: 943 60 33 78 / turismo@mutriku.eus

Prezioak

Prezio hauek museoa irekita dagoenean bakarrik aplikatzen dira. Taldeentzako prezioak hemen ikus ditzakezue: 

- Sarrera: 2€

- Barne bisita gidatua: 3€ (1 ordu)

- Nautilus, Flyscheko Fosilak bisita gidatua: 17€ (2,5 ordu)

Bisita gidatuak

Irekiera ordutegiaren barruan barne bisita gidatua egiteko aukera izan ohi da, goizean 12:00etan eta arratsaldean (museoa irekita dagoen ordutegian) 17:30tan. Iraupena ordu bete izaten da eta prezioak sarrera barneratzen du. 

Horrez gain, urte guztian zehar, Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako bisita gidatuen baitan, “Nautilus, Flysch-eko Fosilak” bisita egin daiteke. Bisita honetan, Nautilus zentroa ikusteaz gain, itsas irteera bat egiten da fosilak  aurkitu diren itsaslabarrak ikusteko. Informazio gehiago, datak eta erreserbak www.geoparkea.eus