Surf-a

Surf egiteko aukera dago Mutrikun.

Mutrikun Alkoleako Surf gunea topatuko duzue, Mutrikutik Debarako errepidearen ondoan. Bertako olatua ezkerrekoa eta indar haundikoa da eta ipar-ekialdeko olatuarekin oso egokia. Itsas behera edo ertainean joatea hobe eta haizea hegoaldetik eta hego-mendebaldetik datorrela.  Esperientzia duten surflarientzat  gomendatzen da.

Guneak aparkaleku txiki bat du sarreran. Bertan,  mapa batean ikus daiteke olatuen norabidea eta bestelako datuak. Horrez gain, Alkoleatik oso gertu Arbe Hotela topatuko duzue. Hotel hau Surf Friendly ostatua izendatuta dago eta surfean dabiltzenei zuzendutako zerbitzu bereziak eskaintzen ditu.