Iruzurraren Aurkako Plana

Mutrikuko Udalaren iruzurraren aurkako plana eta hari loturiko dokumentuak aurki daitezke atal honetan.

- Iruzurraren aurkako plana

Mutrikuko Udalak, 2023ko abenduaren 28-ko Udalbatza-Osoko bilkuran,  iruzurraren aurkako plana onartu zuen aho batez.  Mutrikuko Udalaren iruzurraren aurkako plana

 

- Mutrikuko Udalaren kode etikoa

Mutrikuko Udalak, 2023ko abenduaren 28-ko Udalbatza-Osoko bilkuran,  udalaren Kode Etikoa onartu zuen aho batez.  Mutrikuko udaleren kode etikoa

- Iruzurraren Aurkako Erakunde Adierazpena

Mutrikuko udalerriko udalbatzaren 2022ko martxoaren 31ko osoko bilkurak ondoko Iruzurraren aurkako Erakunde Adierazpena onartu zuen. Iruzurraren Aurkako Erakunde Adierazpena

- Komunikazio eta salaketa kanala

Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertaerak jakinarazi nahi badizkiguzu, harremanetarako helbide elektroniko hau erabil dezakezu: idazkaritza@mutriku.eus

(Zure datuen babesari buruzko oharra: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (DBEO) arabera, Mutrikuko Udalak jakinarazten du zure datuen tratamenduaren arduraduna Mutrikuko Udala/Txurruka plaza z/g dela. 20830 Mutriku/IFK P2006000J. Tratamenduaren helburua da Mutrikuko Udalak Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketen inguruan sor daitezkeen iruzur-kontsultak edo -salaketak kudeatzea. Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: ez da nahitaezkoa datuen erabilera baimentzea, baina kasu honetan, udalak ezingo du bere salaketa kudeatu. Hartzaileak: datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako. Interesdunek eskubidea dute beren datuetara jotzeko, datuak zuzentzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendua ezabatzeko, aurka egiteko edo murrizteko.)