Ordainketak online

Mutrikuko Udalari ordainketa ezberdinak egitea: erreziboak, likidazioak, Udaltzaingoaren trafiko-isunak...

Ordainketak egiteko modua:

  • Zure dokumentu-erreziboa zortzi erakunde laguntzaile hauetako batean aurkeztuta: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. Ez ahaztu: barra-kodeak dituzten dokumentuak ere ordain ditzakezu kutxazain automatikoetan (irakurketa optiko bidez edo datuak eskuz sartuta).

 

  • Internet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez: Eusko Jaurlaritzak, ordainketak egiteko zure esku jartzen duen erreminta seguru bat da. Horrela, aukera duzu ordainketen tramitea Udalaren webgunean hasi eta zure konfiantzazko finantza-erakundean amaitzeko. Erreminta hori erabiltzeko behar duzuna hauxe da: Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea; sistemari atxiki zaizkion banku-erakunde horietako baten ordainketa-txartela edukitzea eta, Mutrikuko Udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea. Horrela, eskatzen zaizkizun datuak sartu ahal izango dituzu (erreziboaren goiko ezkerreko aldean topatuko dituzu, barra-kodearekin batera. Datuok hauexek dituzu: Igorlea eta Luzapena. Erreferentzia. Identifikazioa. Zenbatekoa).

    NIRE ORDAINKETA horretan sartu ondoren, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiltzeko laguntza jasoko duzu DEMO deritzon atala irekita.