Mutriku Bihotzean

Bertako produktuak eta bertako ekoizleak promozionatzeko kanapian

Mutriku Bihotzean promozio kanpaina

Mutriku arrantza- eta nekazaritza-eremuarekin lotura ekonomiko handia duen udalerria da, eta inguruko lehengaiei estu lotutako industria bat garatu du. Hori dela eta, ohikoa da tokiko merkataritzan kalitate handiko eta hurbileko produktuak aurkitzea.

Aukera zabaleko produktuak aurki daitezke: baratzeko produktuak eta bertatik eratorritako kontserbagintza, artzain gazta, txakolina, gozoak, ogia, arraina eta beronen kontserbak… Artisau produktu ezberdinak ere aurki daitezke herrian.

 

POSTER 2 VERT_Baja.jpg

Argudio arrazional asko dauden arren (zero kilometroa, prezio eskuragarria, etab.), "emozioa" erabiltzea aukeratu da mutrikuarrengana, bisitariengana eta turistengana iristeko. Kanpainaren bidez, Mutrikurekiko lotura emozionala sustatzen da, nortasunari eta pertenentzia-sentimenduari helduz, Mutrikuko produktuak bereizteko marka-identitate bat sortuz.

Logotipoa bihotz bat da, ondoko esaldiaz inguratua: Mutriku Bihotzean. Logotipoaren ondoan, Erosi aurretik, Mutrikun pentsatu. Bihotzez erosi! Bertakoa erosi! irakur daiteke.

Logopito honekin, dendetarako linealak eta produktuei jartzeko pegatinak egin dira, erosleek erraz identifikatu dezaten herriko produktua zein den. Mutrikuko Web gunean atal bat sortu da kanpaina honen inguruan eta Sare sozialen bidez eta on-line promozioa egingo da ideia zabaltzeko. Kartel batzuk argitaratu dira, leku ezberdinetan jartzeko eta, azoketan, bertako produktua banatzen direnean emango diren poltsak ere atera dira irudi berdinarekin.

Non eros daiteke bertako produktua

Produktu hauek, hainbatetan, Merkatu Plazan edo Udalak antolatzen dituen Merkatu Txikietan erosi daitezke. Baita herriko hainbat denda ezberdinetan ere. Mutrikuko tradizio komertzialaren eta bertako produktuetan fokua jartzearen ildotik, kanpainaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea hurbiltasuneko produktuak erostearen garrantziaz, herri sentimendu batetik ikusita, herriko ekonomiari egiten diogun onura baloratuaz, baina, gure elikadura eta osasunean duten ondorio positiboak ahaztu gabe.

Honekin, herritarrak, zein bisitariak, bertako produktua erosi eta promozionatzera gonbidatu nahi ditugu.

Erosi aurretik Mutrikun pentsatu:
Bihotzez erosi!
Bertakoa erosi!

Europar Batasunak finantzatutako ekimena_ Next GEneration EU


Ekintza hau, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia planaren (BEEP) baitan garatutako proiektu baten barruan kokatzen da. Europar Batasunak finantziatuta – NextGenerationEU.